martes, 20 de diciembre de 2022

AÑELARRA (2357M) LARRA -BELAGOA (2022 abuztuak 10) NAFARROA


Kakalerdo hau, Carabus (Iniopachus) pyrenaeus, gure mendietako harribitxietako bat da. Berau pirinioetako espezie endemiko bat izanik, Euskal herriko mendietan Larra eta Ohri mendi ingurunetan bakarrik aurkitzen da multzo txiki batzuetan. 

Goizaldeko ordutxikietan, oraindik gaua zela, Ernaz (San Martin) gainetik irten eta Añelarra gailurra zein Larrako zati haundi bat gurutzatu ondoren La contiendan bukatu nuen ibilbidea. Ibilbidearen zatirik haundiena Larrako zuloetan barrena gora eta behera egindakoa da. Ibilbide hau eguraldi onarekin egitea gomendatzen da, eguraldi txarrarekin, galtzeko arriskua izateaz gain zuloz beteriko ingurune bat izanik estropezu egin eta erortzeko arriskua dagoelako. Dena den, bertan sentitzen den bakearekin, naturan bete betean barneratzen zaren sentipena duzu eta konpentsatua suertatzen da egindako ahalegin guzia. Jarraian aurkituko dituzue bertan ikusitako bitxikeria batzuk.

Litekeena da Carabus pyrenaeus kakalerdoaren dentsitateak zerikusia izatea bere jan iturri den Arianta xatarti (Goiko eta beheko argazkian) marrazkilo txikiaren dentsitatearekin.

T. Assmann en arabera, duela zenbait urtetik kontrolatzen ari diren populazio batzuk 10 urtean 100 m inguruko desplazamendua egin dute goruntz, eta hori, agian, klima-aldaketaren eragina izan liteke. Nafarroan ere berriki egin den azterketa batean, orain dela urte batzuetatik ona gero eta gorago bizi direla ikusi da (Dan Lertxundi). 
Espezie honek bere habitatekiko fideltasun haundia erakusten du eta batez ere goi mendietako harkaiztegiak ditu gogoko. Baso estalkirik ez dagoen inguruetan bizi da, 1600 eta 2700 m artean. Goiko irudia Larran 2100m tara grabatuta dago.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta
Larran aurkitutako beste bitxikeri batzuen artean tarantula hau dago. Likosidoak (Lycosidae familiakoa) Europako araknido handienak dira, tarantulak deituak. Araknidoak nahiko arruntak dira, eta beraiek zulatutako zuloetan edo harri eta enborren azpian bizi dira. Modu aktiboan mugitzen dira lurrean ehizatzeko, beste armiarma batzuk bezala beren oihala erabiliz ez dira hairean edo esekita bizi. 2.000 Likosido espezie baino gehiago daude mundu osoan zehar banatuta, identifikatzea zaila da gehienetan eta argazkietan ere identifikatzea oso zaila suertatzen da.
Goizean eguzkia irtetzearekin batera Larra ingurura hurbiltzen joan nintzen 
Eta pixkanaka pixkanaka hegazti planeatzaileak ere azaltzen hasi ziren  
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Ugatzaren (Gypaetus barbatus) beste irudi bat

Beste ikuskisun honekin ere egin nuen topo Larra inguruan, Inurri espezie gehienetan urtero-urtero gertatzen den fenomeno bat duzue honako hau, oro har udazkenean. Garai honetan, arrek eta erreginek, hegoak dituztela, ezkontza aurreko hegaldia egiten dute. Koloniatik kanpo, mendiko leku garaietara ateratzen dira eta han inguruko kolonietakoekin apareatzeko baliatzen dute.
Arrak handik gutxira hiltzen dira, eta erregina berriz beste leku egoki bat bilatzen du kolonia berri bat ezartzeko; gutxitan egiten du hegan jatorrizko koloniara. Behin lekua aukeratuta, erreginak hegoak galtzen ditu, habia txiki bat egiten du eta arrautzak erruten hasten da.
Kolonia berrien ezarpenak ehuneko txiki batean bakarrik izaten dute arrakasta. Haldiz, Kolonia berri bat ezartzea lortzen duten inurriak arrautzak erruten arituko dira bizitza osoan. Behin bakarrik apareatu arren, espezie batzuetan 30 urte arte ere arrautzak erruten jarraituko dute.
Ibilbidean Txoka arrunt (Carduelis cannabina)askorekin egin nuen topo.
Soumcoy, Contender, Auñamendi eta Añelarra zein Larra guzia aurrez aurre nituela.
Arrano beltza (Aquila chrysaetos) ikusteak sortzen duen zirrara ere benetakoa izaten da

Arrano beltza (Aquila chrysaetos)ren beste irudi bat.

Larrako harkaitz artean murgilduta
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Harri artean Marmotak (Marmota marmota) non nahi ikusten dira
Sai arrea (Gyps fulvus
Larran Sarrioa (Rupicapra rupicapra) ren presentzia ere ohikoa da 
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Marmotak (Marmota marmota

Erroia (Corvus corax)
Gutxitan izaten da (Euplagia quadripunctaria) ren hegal azpiko gorritasuna ikusteko aukera
Ingurune honetan non nahi ikusten dira Mendi tuntunak (Prunella collaris)
Mendi tuntunak (Prunella collaris)
Berdantza horia (Emberiza citrinella)
Sai arrea (Gyps fulvus

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...