lunes, 3 de enero de 2022

LEGUNBEKO HAITZA (1128M), BIGATE (1125M), BELLEKU (1055M) TOBERIAKO UR-JAUSIAK ENTZIA-NAFARROA-ARABA (2021 azaroak 19)

Legunbeko haitza, Nafarroa garaia eta Araba ren artean muga egiten duen mendi tontorra da eta era berean, Entzia eta Urbasa mendilerroen arteko muga egiten duena ere bai. Gure ibilbidea Arabako lurraldean aurkitzen den Andoin herrixkatik hasi genuen. Toberiako ur jauzi ederren ondotik altura irabazten joan ginen, forma eta altuera ezberdinetako ur jauzi ugari pasa ondoren ibaiaren iturburura iritxi arte. Behin puntu honetara iristean, malda haundi batzuei aurre eginez, Belleku gailurreraino iritxi ginen eta hemendik gainez gain, lehenbizi Bigate gailurra egin genuen eta jarraian Legunbeko haitza izeneko gailurrera iritxi ginen. Buelta,  igo ginen leku beretik egin genuen. Udazkeneko estanpa zoragarri batean barreiatuta ibili ginen uneoro, baso koloretsu  eta errekastoen artean galduta. Behekaldeko argazki hauek dituzu horren lekuko.
Denen gainetik Toberiako ur jauziak azpimarratuko genituzke. Zenbat ingurune eta bazter eder geratzen zaigun oraindik ikusteko gure Euskal herri zabalean. 
Errekaren inguruko formazio geologikoak tobak deitzen direnez, Toberia izenaren jatorria ere hortik etorriko dela pentsatzen da. Karbonato kaltzikoa goroldioaren gainean prezipitatzean sortzen den harri porotsuari deitzen zaio Toberia. Porotasuna landarea hiltzerakoan geratzen den hutsunearen ondorioa da. Ur ingurune honek gainera ingurune harritsuarekin errakzionatzerakoan arrakalak, lapiazeak, kobazuloak edo dolinak sortzen ditu. 
Legunbeko haitzeko gailurra eta bere inguruak

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Legunbeko haitza-ren gailurretik grabatutako irudiak
Legunbeko haitzuloa gailurraren inguruan dago
Basoan zehar galduta ibiltzeko aukera bikaina ematen du ibilbideak
Basoak udazkenean hartzen dituen koloreak zoragarriak dira
Entziako mendizerran Legunbeko haitzaren bila
Toberiako ur jauzien beste irudi bat
Arabako lautadak zein Agurain herriko inguruak ederki ikusten dira Entzia mendizerratik
Iparraldera begira Urkillaga mendizerra aurrez aurre ikusten da
 Legunbeko haitzetik iparraldera begira Egino , Ziordia eta Andoin herrixkara begira harroil ikusgarriak daude
Basoko kolore ederrei begira orduak egin zenitzazke
Kurrilloak (Grus grus) ere pasatu zitzaizkigun hegan hegoalderako bidean
Zoragarria zegoen basoa
Ubarroi bakartiar hau ere pasatu zen hegan
Basoaren beste ikuspegi bat
Miru gorria (Milvus milvus)
Toberiako ur jauziak forma eta kolore ezberdin ugari dituzte
Crocus nudiflorus
Zenbait gunetan basoa oso majikoa suertatzen da

Andoin herrixkatik irtetzean aurrez aurre ikusten den mendia hau da

Ekologia ezagutza-arloan, likenak ingurunearen osasunaren adierazleak dira
Clematis Vitalba landarea da hemen nagusi
Toberiako beste ur jauzi bat

Stereum hirsutum
Ibilbidearen gune batzuetan aldapa haundietan barrena ibili ginen eta ahuntzak bezala ere bai
Mycena haematopus
Ibilbidearen zatirik gehiena basoaren barnean egiten da
Basoak babesaz gozatzen
Cernuella virgata 
Ibilbide osoan inor gutxikin gurutzatu ginen. Orohar ingurune bakartia da

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...