martes, 6 de diciembre de 2022

HARRIAUNDI(942M), URRUTXAGA(917M), MINTXEGI(924M) NAFARROA (2022 ABUZTUA 20)


Harriaundi gailurretik Iruñerrira zein Pirinioetako mendietara ikuspegi zabala dago. Harriaundik inguruan garaiera apaleko Urrutxaga edo Mintxegi gailurrak ditu, mendi hauek osatzen duten mendilerroko gailurrik garaiena Harriaundi bera da. Gure ibilbidea Osinaga herrixkatik hasi genuen eta galbiderik ez duen bidexka bat jarraituz Mintxegi mendi tontor aldera egin genuen lehenbizi. Behin gailur hau igotzean altuerarik galdu gabe, gainez gain Urrutxaga eta Mintxegi kateatu genituen.Behekaldeko argazki hauetan ikusiko duzuen bezala hego ekialdeko eta iparraldeko aurpegiak oso ezberdinak dira. Mediterraneo eta kantauri ixurialdeen banaketa nabarmena nabari da mendi lerro honetan. 
Iparraldeko aurpegia pagadi ederrez beteta dago
Arriaundiren ekialdeko aurpegia iparraldekoarekin alderatuz askoz harritsuagoa eta malkartsuagoa da
Harriaundi gailurra San Gregorio bezala ere ezaguna da, agian San Gregorio izena jatorrian, mendi gailurrean zaharberritzen ari diren ermita edo gazteluak izango du.
Harriaundi gailurretik grabatutako irudiak
Harriaunditik barrena, Osinaga herrixkatik "Zezen abelbidea" deitzen zitzaion bidea zeharkatzen da. Iruñatik hasi eta Basaburua, Larraun edo Areso zeharkatzen dituen ibilbide de bera. Nafarroako iparmendebaldeko eremu hezeetara joateko abelbide nagusia izan da betidanik. Bardeetatik edo inguruko herrietatik Azpeiti zein Gipuzkoako beste herri askotako jaietara bide honetatik barrena igotzen zituzten zezenak.

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

Maider paisaia margotzen
HEGAZTIAK
Arrano Liztorjalea (Pernis apivorus)
Miru gorria (Milvus milvus)
Uda txirta (Anthus trivialis)
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)
Urrutxaga gailurra da lehenbiziko tontorra eta Harriaundi bigarrena

TXIMELETAK
Hesperia comma
Lycaenidae
Pyonia tithonus emea
Lasiommata megera hegoak irekita
Lasiommata megera
Papilio machaon
Urrutxuga gainetik Harriaundirako bidean
LANDAREAK

Rosa canina
Prunus spinosa
Eryngium campestre
Foeniculum vulgare
Urrutxaga gailurrean
Centaurea sp
Carthamus sp
Campanula sp
Kanutia sp
Crepis sp 
Rubus sp
Sambucus sp 
Senecio sp

Harriaundi gailurretik ateratako argazkia
Cernuella virgata 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...