domingo, 30 de julio de 2017

AÑELARRA (2357M) NAFARROA (2017 uztailak 4)


La contienda- Añelarra-La contienda ibilbidea da oraingo honetan egin deguna. Eguraldia lagun zelarik, egun pasa eder bat bota genuen. La contiendatik irtetzean, bidexka hasiera batean mendi pinua (Pinus uncinata) eta kare harriz osatuta dago, inguru karstiko bat osatuz. Altura hartu ahala mendi pinua desagertzen joaten da inguru erabat harritsuan sartzeko. Euskal herri osoan mendi pinua dagoen leku bakanetakoa da inguru hau, pinu mota hau 1600 metrotatik gora bakarrik hasten delako. Altura hartu ahala harkaitz tartean erabat murgiltzen zara. Tontorrera iristerainoko bidea oso gogorra egiten da, laberinto bat bailitz, ezker-eskubi zein gora eta behera, zuloz beteriko ingurune bat da. Behin tontorrera iristerakoan Belagoa aldeko Auñamendi zein Hiru erregeen mahaia bezalako mendi garaiak aurrez aurre ikusten dira eta gogorra bezain ederra dela esan genezake. Zailtasunik gabeko gandor luze batek osatzen du gainaldea eta neke handirik gabe ibilI daiteke. Iparraldeko isurialdea ordea karaitzezko anabasa amaigabe batek betetzen du eta kontuz ibili beharra dago eremu horretan, oso nahasgarria eta zaila baita (lainotuz gero are gehiago, jakina). Ibilbide osoan zehar ikusi genituen hegazti, ugaztun, tximeleta zein landare ugariren argazkiak dituzue behekaldean.

Añelarre tontorra
Añelarre tontorreik grabatutako irudi ederrak
Tontorretik dauden bistak ikusgarriak dira

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen bere garaian mendiko eskiarekin egindako ibilbidea izanik oinez egiteko nahiko gogorra egin zitzaigun.
Añelarre tontorraren beste irudi bat
Tontor inguruan ere harria da nagusi
Ezker aldean Auñamendi tontorra aurrez aurre degula eta eskubi aldera Añelarre mendira iristear ginela

Ugaztunak
Sarrioak (Rupicapra rupicapratalde bat baino gehiago ikusi genituen, behekaldean dituzue horietako batzuk.
Talde hau Añelarre tontor inguruan zebilen
Beste hau berriz erdi bidean ikusi genuen.
Mendian gora egin ahala, belardi eta pinudiei harriek hartzen diete lekukoa. 

Maider landareei argazkia ateratzen aritu zen momentu bat
Udaran egon arren oraindik ere elur multzo batzuk geratzen ziren bidean
Marmota (Marmota marmotabatzuk ere ikusi genuen bidean
Marmotak gordetzen diren zuloetako bat
Harri artean ederki moldatzen zen marmota hau
Sokari elduta pasatu beharreko tarte batzuk ere baditu ibilbideak
Hegaztiak
Moko okerra (Loxia curvirostra)
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)
Zozo paparzuria (Turdus torquatus) hegan
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)
Belatz gorria (Falco tinunculus)
Txirriskala (Serinus serinus) 
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Belatxinga moko-horia (Pyrrhocorax grauculus)
Isats gorriek (Phoenicurus ochruros)
Sai zuria (Neophron percnopterus)
  Sai arrea (Gyps fulvus)
Mendi tontorrera iritxi bitartean harri artean zehar, leku honetatik aurrera Auñamendi ezkerretara geratzen da eta Añelarre eskubitara.
Zuloak non nahi aurkitzen direnez, kontu haundiz ibili beharreko ibilbidea da
Ibilbide harritsu honen beste irudi batzuk
Gora eta behera ibili beharreko ingurua da hau
Bidea aurkitzea ere ez da erraza izaten


Añelarre mendira iristear giñeneko irudi bat

Era bat inguru karstikoa da eta kareharriz inguratuta zaudo une oro

Tximeletak
Aricia generokoa
Erebia meolans
Aglais urticae
Issoria lathonia
Geometrido bat
Colias crocea
Loreei argazkiak ateratzen
Loreak
Armeria s.p
 Erigeron s.p
  Gentiana s.p
   Gentiana s.p
Geranium s.p
 Aquilegia vulgaris edo Aquilegia alpina
 Geranium s.p






 Orchis ustulata
 Ranunculus s.p

Nigritella nigra
 Saponaria caespitosa
Oroi lore 
Arlas mindiaren ondotikan ere pasatzen da ibilbidea
Lagartija parda (Podarcis liolepis)
Harri tartean galduta

Añelarrera joateko Auñamendi mendia ezkerretara uzi behar da
Auñamendi mendia oso ondo ikusten da Añelarre menditikan


Behera egin ahala harria utzi eta Mendi pinua gehitzen joaten da 





No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...