miércoles, 1 de junio de 2016

HERNIO 1072M, GIPUZKOA (2016ko-Maiatzak 29)


Aste buru hontan Madrilgo Gabriel Martin ornitologoaren bixita izan degula eta Hernio mendira joan giñen egun pasa. Esan behar, udaberri bete betean gauden honetan mendia zoragarri dagoela, lore, zuhaitz, hegazti, intsektu eta abar luze batetaz ederki gozatzeko aukera eman zigun txangoak. Hori bai, beheranzkoan Zelatungo bordan bazkari eder bat egiteko ere aprobetxatu genuen eta tripa bapo beteta arratsalderako etxerako martxa hartu genuen. Behekaldean dituzue Hernio aldean ikusitako altxor batzuen argazki eta irudiak.
Goikaldeko argazkian ikusten den bezala Hernio berde berde dago sasoi honetan

 Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

Lore eder hau gailurrerako bidean aurkitu genuen, Genciana familikoa da
Zuhaitzak hostoak irten berritan berde berde daude, Hernio tontorra atzean dutela.
Karakol  eder hau ere gailur bidean ikusi genuen, norbaitek badaki bere izena aipatu diezaigula, zeren nik ez det bilatzen jakin
Antzandobi arrunt (Lanius collurio) bat ere ikusi genuen bide ertzean, beti bezala janari bila zelatan kakalardoren bat noiz ikusiko lurrean.
Bareak ere non nahi zebiltzan bide ertzetan
Azkeneko aldapa
Gustora Hernio puntan, Madrilgo lagun batekin eta nola ez Txiki gure txakurrarekin
Hernio gailurrean Belatxinga mokohoriak (Pyrrhocorax graculus)guri ongi etorria emanez

             Ederki goxatzen dira elkar             

Jaitxieran borda inguruan Errezil herriari begira

Errezil

Uda txirtak (Anthus trivialis) kantari zebiltzan

Uda txirtaren beste irudi bat

Zelatunen ederki eman ziguten bazkaltzen
                                                
Teodoro Asteasuarrak pare bat lekzio eder eman zizkigun. Beti ikasten da zerbait!
Hernio puntan erne egon Zelatunen Zelatan eta behean Errez-hil!!!
Hegazti kontutan ere asko zekin   
 Jeitsieran ekaitzak ere arrapatu gintuen bainan hala ere gustoko lekuan aldaparik ez!!
Hernioko bideatxur ertzetan Kakalerdo haragijaleak (Cicindela campestrisaurkitzen oso arrunta da

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)

Kardantxuloa (Carduelis carduelis) eta Pitxartxa burubeltza (Saxicola torquatus) ez ziren atzean gelditzen! Zelatunetik beheraldeko inguruetan biak ala biak jo eta ke kantari zebiltzan

Pitxartxa burubeltza (Saxicola torquatus)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...