martes, 31 de diciembre de 2024

AZKARATE (664M) URNOBIETA (644M) 2024 abenduak 31

Azkoiti eta Elgoibar artean dagoen Azkarate eta Urnubitza mendien suntsipena bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen txango honetan. Azkarate mendian paseotxo bat ematea esperientzia aberasgarria izan beharko luke, hegaztiak ikusi eta entzunez edo landareak zailkatuz edo usainduz esaterako. Bainan tamalez ez degu horrelako esperientziarik izan gure mendi buelta honetan. 

Suntsitutako mendi bat aurkitu genuen, ez zegoen hegaztirik, ez bertoko zuhaitzik, ez perretxekorik eta apenaz zegoen lorerik. Egurra ateratzeko erabili duten "matarrasa" metodoak edo eukalipto landaketek eremu hori ezerezean bihurtu dute. Ez zitzaigun batere mendi erakargarria egin eta ez diogu inori rekomendatzen bertara joatea.

Matarrasa praktika eremu jakin bateko landaretza guztia moztea dakar, biodibertsitatea eta oreka ekologikoa kontuan hartu gabe. Metodo suntsitzaile honek ez ditu soilik zuhaitzak mozten, baizik eta hainbat espezieen, txorien eta beste animalien habitata ere suntsitzen du, paisaia hutsa eta hilla utziz.

Pinuen edo eukalitoen landaketa indiskriminatuak, bertako basoa zaindu beharrean, arazoa areagotu egiten du. Zuhaitz horiek, egur industriarako baliagarriak diren arren, ezin dute ordezkatu gure mendian berez irtetzen den flora aberatsa eta anitza. Bertoko basoak galtzeak gure ekosistema pobretzen du, lurzorua ura atxikitzeko duen gaitasuna murriztuz eta higadura azeleratuz.

Premiazkoa da praktika suntsitzaile hauek geldiarazteko neurri urjenteak hartzea. Gure baso autoktonoak babestea eta egurra ateratzeko metodo jasangarriagoak erabiltzea. Gure ekosistemen osasuna eta biodibertsitatea bermatzeko ezinbestekoa.

Eukaliptoa, Eucalyptus globulus

Australia eta Tasmanian jatorria duen zuhaitza da Eukalitoa. Zuhaitz hau azkar hazten da eta batez ere papergintzarako erabiltzen da baina inbaditzaile gisa jokatzen du hemen, bertako landaredian eta faunan eragin negatiboa izanez, hainbat ikerketa daude hori adierazten dutena.

 Eukalipto enborzuria (Eucalyptus globulus)
Espezie hau ere Euskal herrian inbaditzailea da. Bere hazkunde azkarrarengatik eta paperaren industriarako erabilerarengatik sartu zuten, baina landa-eremuetan arazoak sortu ditu. Espezie autoktonoekin lehian aritzen da, lurzoruko kimika aldatzen du eta hezeguneak lehortzea eragiten du. Eukaliptoak zenbait eskualdetan kalte ekologiko handiak sortu ditu. Azkarate inguruak dira horren lekuko

Piñu insignisa (Pinus radiata)

Kaliforniako jatorria duen pinu hau azkar hazten denez egurretarako balioa duelako sartu zen, baina arazo asko sortu ditu hemen. Bereziki "Banda Marroia" izenez ezagutzen den gaixotasuna da larriena. Onddo batek eragiten du gaixotasun hau, Mycosphaerella dearnessii izenekoak, enbor azala kolorez aldatu eta azala bera lehenago erortzea eragiten du. Ondorioz, pinuak gaixotu egiten dira eta haien hazkundea kaltetzen du. Beste alde batetik Thaumetopoea pityocampa izeneko intsektuekin ere arazo asko sortu ditu, prozesionaria bezala ezagutzen den intsektu honek, hostoak jan eta pinuak ahuldu egiten ditu. Bide batez pinua espezie autoktonoekin lehian aritzen da, bioaniztasuna murrizten du eta ekosistemak aldatzen ditu.

Belatz gorria (Falco tinnunculus) ibilbide honetan ikusi genuen hegazti bakanetakoa.

Azkarate gainean ez dago ondo jarrita posta ontzia, Azkarate jarri beharko lukeen tokian Urnubitza jartzen du. Gure iritxiz Urnubitza aurrexeago dagoen mendi gailurra da.

Gure ibilbidea Maragixa gainetik hasi genuen eta galbiderik ez duen pista bat jarraituaz lehenbizi Azkarate gailurra egin genuen eta ondoren Urnubitza gaina. Batere zailtasunik ez duen ibilbidea da.
Urnubitzatik Izarraitz aldera ateratako argazkia
Azkarate gainetik grabatutako irudiak
Lithodora sp

Euskaraz, mendiko arbel-belar bezala ezagutzen da.Ibilbide honetan ikusi genuen lore gutxienetako bat.

Urnubitza gailurretik grabatutako irudiak
Bele beltza (Corvus corone)
Azkarate gainean ateratako argazkia
Azkarate mendia
Otea (Ulex europaeus)

Otea, elorria edo gorostia bezalako zuhaitzak basoaren hasierako prozesuetan paper oso interesgarria izaten dute. Azkarate mendian ederki ikusten den bezala lehena izaten da lur kaltetuak kolonizatzen. Nitrogenoa finkatzeko duen gaitasunak lurraren emankortasuna hobetzen laguntzen du, eta horrek ondorengo landare-espezieei errazago hazteko aukera ematen die. Landare hauek garatu ahala, habitat eta babesleku ematen diete hainbat animalia-espezieei, hala nola txoriei eta intsektuei. Honek eremuaren bioaniztasuna areagotzen du. Oteak lurra hobetzen lagun dezakeen arren, espezie autoktonoak ere lehia ditzake, beste landare batzuk haztea zailduz. Euskal mitologian, baserri giroko siniskerietan agertzen da. Landare honi zorte ona eta babesa ematen dioten ezaugarriak itsatsi zaizkio, eta askotan etxeak eta abereen kortak babesteko erabiltzen zen. Hona hemen Ulex europaeus (elorria edo gorostia) basoaren hasieran eta oihan-prozesuetan izan dezakeen papera:askotan lehena izaten da lur laua edo kaltetuak kolonizatzen. Nitrogenoa finkatzeko duen gaitasunak lurraren emankortasuna hobetzen laguntzen du, eta horrek ondorengo landare-espezieei errazago hazteko aukera ematen die.

Ihia (Phragmites australis)

Zingiratan eta ur gezatako eremu hezeetan hazten den belar handi bat da hau. Ihia saskiak, otarrak eta beste eskulan ugari egiteko erabi izan ohi da

Txango honetan, putzuetan igel arrautza ugari aurkitu genituen.

Azkarate mendia igotzen
Hau da Madarixagatik irten eta ikusi genuen lehenbiziko baserria

ETXAURIKO HAITZAK (1138M) 2024 azaroak 09, MORTXE (1132M) 2024 azaroak 16 ARTAZULO-NAFARROA

Etxauriko haitzak eta Mortxe mendia Nafarroan (Euskal Herrian) dauden bi mendi multzo dira,  Iruñetik oso gertu daudenak.  Mendi hauek elkar...