domingo, 10 de diciembre de 2017

BURUNTZA (441M) GIPUZKOA (2017 azaroak 17)


Buruntza mendia, errepidez inguratuta dagoen inguru zibilizatu baten erdian dago kokatua, Gainera kanterak ere baditu bere hego aldeko aurpegian eta AHT ere pasatuko da aurrerantzean bere azpitik. Beraz, ikusten dezuen bezala, inguru oso kastigatu baten aurrean aurkitzen gera. Hala eta guztiz Urnieta aldetik irten bezain azkar, harizti polit bat mantentzen da oraindik bertan eta Buruntza bidean dagoen Benedika mendixkan ere artadi polit bat ikusi genuen. Urnieta herritikan hasi genuen ibilbidea, Azkorbe ermitatik barrena Buruntza tontorreraino iritxi arte. Oria ibaia eta Urumea bailaren artean dagoen mendi hau igotzen ikusi genituen bitxikeri gehiago jarraian dituzue ikusgai.
Buruntza mendiaren hegoaldeko aurpegia
Buruntza mendi tontorretik ikusten den panoramika

 Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Katagorria (Sciurus vulgaris)

Hegaztiak
Zapelatza (Buteo buteo)
Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
Kaskabeltz txikia (Poecile palustris)
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Miru gorria (Milvus milvus)
Miru gorri (Milvus milvus) talde bat
Sai arrea (Gyps fulvus)
Amilotxa (Cyanistes caeruleus)
Buruntza tontorrera iritxi aurretik dagoen azkeneko malda igotzen
Vanessa atalanta
Eulia, diptero ordenako intsektu hauek 120.000 espezie ezberdin baino gehiago daudela munduan kalkulatzen da.
Lithodora diffusa (Carrasquilla azul)
Menta belarra (Mentha)
Potentilla s.p
Veronica sp
Barea (Pulmonata ordenakoa) izenak berak dioen bezala lurrean bizitzeko birikak garatu dituen molusko gutxienetakoak dira.
Euskal herriko beste ohiko pasaia bat, alde batetik autobide bat eta bere ondoan artzai bat bere artaldearekin. Urnietatik Buruntza gainerako bidea errepide honen gainetik pasatzen zen.
Harizti (Quercus sppolit bat zeharkatu genuen ibilbidean zehar.
Oso toki gutxitan ikusten dira horrelako haritz zuhaitz garaiak. Gizakiak paisaia eraldatu baino lehen berez euskal herriko txoko askotan zegoen landareria da bera, eta naturari bere kasa denbora luzean utziz gero berriro sortu eta bakarrik antolatuko litzatekeena.
Hariztia (Quercus sp)
Hariztia (Quercus sp)
Pagoa (Fagus sylvatica)
Sagarrondoa (Malus domestica), sagardotegi ingurua izanik sagasti batzuk ere badaude oraindik
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)

Azkorbe ermita, ibilbide erdian aurkitzen da ermita hau.
Azkorbe ermita atzealdean dauden larreak
Urkiak (Betula) generoko zuhaitzak dira. Urkiak besteak beste, tximeleta espezie askoren beldarren elikagai iturri dira 
Urkien beste berezitasunetako bat, enbor azala oso leuna edukitzearena da.
Kuleto faltsua (Amanita muscaria)
Urritzak (Corylus avellana)
Euskal herriko leku gehienetan bezala Intsinis pinuaren (Pinus radiata) tartetik ere pasatzen da buruntza mendi tontorrerako ibilbidea 

Buruntza menditik hegoaldera begiratuta
Azkeneko maldak igotzen
Behin mendi tontorrera iristean otadia Otea (Ulex gallii)da nagusi. 
Mendi puntako otadiaren beste ikuspegi bat
Mendi tontorretikan Lasarte eta Donosti alderako bistak ikusgarriak dira
Buruntza tontorreko beste berezitasunetako bat, mendi tontorrean dagoen buzoia da, 1936.urtekoa da bera eta Euskal herriko zaharrenetakoa izan liteke
Beherako bidean Urnieta eta Hernani aurrez aurre direla
Gaztaina zuhaitza (Castanea sativa) ere ezin falta bidean.
Eguraldi ederra aprobetxatuz patxara ederrean

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...