sábado, 9 de diciembre de 2017

ANDATZA (562M) GIPUZKOA (2017 azaroak 16)


Andatza mendia igotzen Usurbilgo Txoko-alde auzotik hasi ginen eta ibilbide zirkular bat egin ondoren gailurretik barrena Txurrigilleta tontorra kateatu genuen, gero hemendik Santesteban auzora jeitxi eta handik berriro hasierako lekura iristeko. Ibilbide hasieratik bukaera arte baso barnean egin genuen ibilbide guztia. Basogintzaren ondorioz gehien bat koniferoz osatutako basoa den arren, denborarekin baso mixto bat ari dela gailentzen ematen du. Mendi osoan zehar pista ugari gurutzatzen dira. Tontorra bera lau su ebaki gurutzatzen diren gune batean dago. Koniferoez gain, besteak beste gaztainondo, altzadi, amezti zein haritz amerikarrez dago osatua basoa. Jarraian dituzue bertan ikusitako bitxikeria gehiago.
Andatza tontorra, Saria hezegunetik hartutako irudia da.
Andatza tontorretik grabatutako irudiak
 Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Andatza tontorra
Hegaztiak
Buztan luzea, (Aegithalos caudatus)
Amilotxa (Cyanistes caeruleus)
Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Erregetxo bekain zuria (Regulus ignicapillus)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis) izenak berak dion bezala abereekin nahasian ibiltzen da
Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis)
Antxeta mokogorriak (Larus ridibundus) Andatza eta Oria ibaiaren artean dauden larreetan ikusi genituen
Buztanikara horia (Motacilla cinerea)
Kuleto faltsua (Amanita muscaria)

Andatzako gailurrera iritxi bitartean, basoan zehar ikusi genituen zuhaitzen irudiak dituzue jarraian.
Intsinis pinua (Pinus radiata) moztu gabe bere horretan lagatzen denean basoa zahartzen joaten da. Eta berarekin batera naturalizatzen joaten da bertokoak diren zuhaitzak artifizialki landatu gabe irtetzen joaten direlarik.
Andatzako basoaren irudi bat barrukaldetik hartuta
Urritza edo urrondoa (Corylus avellana) nekazariek batzuetan landatu egiten dute eta beste batzuetan bakarrik hazten da. 
Intxaurrondoa (Juglans regia)
Haltza (Alnus glutinosa)
Baso mixto batean zehar
Gaztaina arbola (Castanea sativa)
Txurrugilleta tontorreko gurutzea
 Erramua (Laurus nobilis)
Haritz gorria, amerikar haritza edo ipar haritza (Quercus rubra edo, batzuetan Quercus borealis) da Andatzan ikusten den beste zuhaitz ugarienetakoa. Behekaldeko argazki hauek dira horren adibide. 



Ametza (Quercus pyrenaica)
Andatza tontorretik Txurrugilleta tontorra bidean amezti ederrak daude
Ametza (Quercus pyrenaica)

Basurdearen arrastoak ere aurkitu genituen basoan zehar
Bidean zehar aurkitzen genituen bidegurutzeetariko bat
Astigarra (Acer negundo)
Andatza gainetikan Oria ibaia ederki ikusten da
Lawson altzifrea (Chamaecyparis lawsoniana) Zipres faltsua deitzen diote, puntak beheraka dituelako. 
Andatza tontor inguruan Lawson altzifre (Chamaecyparis lawsoniana) asko zegoen.

Laritza edo Alertzea (Larix) pinazeoen familiako generokoa da
Laritz europarraren hostoak eta estrobiloak
Andatza tontorrean jarrita dagoen plaka
Andatza gailurretik oso gertu aterpetxe polit bat dago zabalik nahi duenarentzat.
Bainan nazkagarria suertatzen da urteak joan eta urteak etorri eta oraindik hainbeste zibilizatu gabeko jentuza inguruan izatea. Basuraz beterik eta paretak margoturik zeudela aurkitu genuen aterpetxe polit hau. Pena bat, en fin....

Otea (Ulex gallii)
Vanessa atalanta
Errekasto asko daude bideetan zehar
Andatza tontorreko beste aterpetxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...