miércoles, 12 de junio de 2024

IRUNBERRIKO ARROILA, TRINIDAD MENDIA (847M) NAFARROA (2024 apirilak 13)

Gure txangoa Irunberritik abiatu genuen, basabizitzaz beteriko ingurune zoragarri bat da berau.  Irunberriko udal igerilekuetatik abiatuta (435 m), Salazar ibaiaren gaineko Sielvako Erdi aroko zubiaren hegoaldera, Trinitate ermitara igotzeko bide tradizionalari jarraitzen zaio, harrizko gurutze handiez mugarrituta dagoen bidea jarraituz. Ermitara iritsitakoan (733 m), harkaitzezko orma handi batzuen ondotik hego-ekialderuntz jarraitu genuen. Eremu guzi  hori Natur Erreserba izendatuta dago, eta hegazti ugarik baliatzen dute bertan atseden hartu eta habiak egiteko. Behekaldean dituzue horietako adibide ugari.

Euskal herri osoan Bonelli arranoa (Aquila fasciata) ikusteko aukera ematen dizun txoko pribilegiatuetako bat duzue ingurune hau. Mediterraneo ixuri aldearekin oso lotuta dagoen hegazti bat izanik, bertan dauden ale bakanak Euskal herri hegoaldean aurkitzen dira. 

Harkaitz zozo urdin (Monticola solitarius) arra

Bidexka hau batzuetan sastraka artean galtzen dela dirudi, baina aurrera jarraituta, Irunberriko Trinitateko erpin geodesikora iristen zera (847 m). Erpina landarez inguratuta dago eta, beraz, ez da ikusten handik metro gutxira egon arte. Bertatik Lumbierreko harroil denak aurrez aurre ikusten dira. Berau Irati ibaiak landutako zintzur sakon bat da, Leire mendilerroaren mendebaldeko muturrean, Irunberritik hegoaldera. 120 metroko desnibela duten kareharrizko pareta ikusgarriak dira. Gure ibilbide zirkularrarekin jarraituz, harkaitzetan, higadurak eragindako hainbat begi naturalen ondotik igaro ginen, Los Arcos edo Los Puentes de Lumbier izenez ezagutzen direnak. Hemendik Irunberriko arroiletara jeisteko eta tunel batzuk igaroaz, beste pare bat kilometro oinez jarraituz hasierako lekura iristeko. 

 

Trinidade mendia eta Lunbier artean egindako txangoa duzue hemen 

Arrano beltza (Aquila chrysaetos)

Irunberriko  klima mediterranearra bada ere, arroilaren ezaugarriei esker aldaketa asko gertatzen dira horren barnean. Arroilen, orientazioa, malda, egutera, haizea eta halakoen arabera; Topoklima esaten zaio fenomeno horri. Horri eransten badizkiogu lursoruan izaten diren aldaketak, landareriak osatutako mosaiko ederra dago. Karraskak, erkametzak dira nagiri bainan ingurune itzaltsuenetan pagoa edo lizarra ere ageri daitezke.

Marrazki bidez harroila irudikatuta

Trinidade gailurretik Irunberrira begiratuta harkaitz artean izugarrizko arrakala ikusten da

Untxia (Oryctolagus cuniculus)
Ur txarrur kaken (Lutra lutra) arrastoak aurkitu genituen ibaian
Lunbier herria
Erlatxoria (Merops apiaster)
Trinidade gailurretik ateratako irudiak
Belatz haundia (Falco peregrinus)
Trinidade gainetik ekialderuntz mendibegi bat baino gehiago ikusi genituen
Harkaitz txolarrea (Petronia petronia)
Gabiraia (Accipiter nisus)
Lumbier arroila aldenik alden gurutzatzen duen ibaiaren izena Irati da
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Quercus coccifera - abariza edo coscoja ugari dago ibilbidean
Eper gorria (Alectoris rufa)

Kalandria (Melanocorypha calandra)
Anthillis montana
Argioilarra (Upupa epops)
Almendrondoa (Prunis dulcis)
Horma tzahar ugari dago ibilbidean, horietako asko begi-zulo haundiekin
Zingita mirotza (Circus aeruginosus) emea
Anthirrinum sp
Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Brimeura amethystina-Jacinto pirenaico
Belatz txikia (Falco columbarius)
Trinidade mendiko goikaldeko bidean aurrera
Gari berdantza (Miliaria calandra)
Coronilla minima
Hesi berdantza (Emberiza cirlus) emea
Euphorbia characias-Sator belar
Igoeran ezpela da nagusi
Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)
Irati ibaiaren beste irudi bat
Bele txikia (Coloeus monedula)
Globularia sp
Mendiaren goikaldeko zatirik haundiena horrelako bidexidorren artean egiten da
Kattagorria (Sciurus vulgaris)
Helianthenum apeninum
Zapelatza (Buteo buteo)
Elorri zuria- Crataegus monogyna
Trinidade gailurretik Lunbierreko arroilak ikusgarri ikusten dira
Okil haundia (Dendrocopos major)
Euphorbia palustris
Miru gorria (Milvus milvus)
Trinidadeko ermita
Hesi berdantza (Emberiza cirlus) arra
Iris xiphioides-Lirio pirinearra
Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra)
Linum sp
Ezpel artean aurrera
Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus)
Muscari neglectum-Euli txoria
Catocala nupta
Ophrys fusca
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata) arra

Bonelli arranoa (Aquila fasciata)GPS gailu batekin
Papaver rhoeas-Amapola
Aztore arrunta (Acipiter gentilis)
Thymus sp
Beste aztore arrunt (Acipiter gentilis)bat
Lunbierretik Trinidade bidean
Urretxindorra (Luscinia megarhynchos)
Txoka arrunta (Carduelis cannabina)
Trinidade basaelizaren sarrera
Isats gorri (Phoenicurus ochruros) emea
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Globularia sp
Eltze txinboa (Sylvia undata) emea
Iphiclides podalirius
Schistocerca nitens
Macroglossum stellatarnus
Kaskabeltza (Parus major)
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)

Kattagorria (Sciurus vulgaris)
Trinidade gailurrean dagoen erpin geodesikoa
Miru beltza (Milvus migrans)

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Lumbierreko beste irudi batzuk
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Malkar sorbeltza  (Tachymarptis melba)
Trinidadera bidean gurutze asko gurutzatu genituen
Pintzana (Frigila coelebs)
Sai arrea (Gyps fulvus
Lumbierreko tunel bat
Eltze txinboa (Sylvia undata)
Trinidade ermitako beste irudi bat
Harkaitz zozo urdin (Monticola solitarius
Montpellierko sugearen (Malpolon monspessulanus) isatsa ikusten da 
Buztanzuri horia (Oenanthe hispanica)
Amelanchier ovalis- 
Salvia sp
Lunbierretik Trinidade gailurrera begiratuta
Linaris sp

Nafarroako Eguzki arrano iberiarrak (Aquila adalberti) 2024ko abuztua

Urte sasoi hau Nafarroako erriberan harrapariak ikusteko garai ezin hobea dela jakitun, pasa den astean Juantxo Unzuetarekin batera egun pas...