martes, 16 de julio de 2024

ANDIA MENDILERROA, SARATSA (1173M), TREKU (1265M), LEZIZAGOA (1345M), EUSKAL HERRIKO ERDIGUNEA(1236M), URDANEGI(1131M), ELORDIA(1235M), ARRASAUNDI(1261M), PEÑABLANCA(1266M), ATAZABAL(1252M), AITZORROTZ(1192M) NAFARROA (2024 maiatzak 10, ekainak 5)



Andia mendilerroa, beste batzuk Andimendi ere deitu izan diote, Nafarroa garaian kokatzen da, Sakana haranaren, Goñi herrixkaren eta Urbasa mendilerroaren artean. Urbasa eta Andia mendilerroak Urbasa-Andia natura parkea osatzen dute. Euskal herriko erdigunea ere Andia mendilerroan kokatzen da. Erdigune hau kalkulatzeko. Felix Isasa ingeiariak formula matematiko batez masa zentroaren propietate bat erabili zuen; non gorputz bat edozein puntutatik zintzilikatzean, puntu horretatik marraztutako marra bertikala masa-zentrotik pasatzen delarik beti. 

Lezizagoa gailurrean Beriain mendia aurrez aurre dela

Mendilerroaren eskuin ezker dauden basoak pagadi ederrez daude osatuta eta goikaldean berriz abeltzaintzarako larre zabalak daude. Proportzio txikiagoan harizti edo txilardi batzuk ere ageri dira. Iparralde eta mediterraneo ixuri aldeak  muga egiten dute bertan, hori dela eta biodibertsitatean oso aberatsa da. Goikaldeko larreetan ibiltzen diren abereekin ederki interaktuatzen dute inguruko harroiletan bizi diren sai arreak, ugatzak edo sai zuriak. Hainbeste abereen artean beti izaten da bajaren bat eta hegazti haragijale hauek ederki aprobetxatzen dituzte ezbehar horiek. Basa ugaztunen artean basurde edo orkatz arrastoak non nahi ikusi genituen. 
Saratsa mendia, atzean Beriain dela

Oro har ingurune paregabe bat da, guk bi ibilbide osatu genituen, bata Lizarraga gainetik hasi genuen eta mendilerroa mugatzen duten harkaitz ikusgarrien gainetik mendi gailurrak kateatzen joan ginen eta bestea hegoalderago dagoen Goiñi herritikan irten eta pagadi zein larreek osatzen dituzten mosaikoak jarraituz goikaldeetan dauden larre ederretara irten ginen. 


Saratsa gailurretik grabatutako irudiak

Abeltzantzarako erabiltzen ez diren larreak era bat ezberdinak izaten dira. Bizitzaz beterik daude. Belardi natural hauek funtsezko eginkizuna betetzen dute ekosisteman, eta berebiziko garrantzia dute hainbat landare eta basa animalia espezierentzat.  Hegazti eta intsektuetatik hasi eta ugaztunetaraino, espezie asko, bizi ahal izateko belardien mende daude. Belardiek ugalketa, elikadura eta babes-eremuak eskaintzen dituzte espezie horientzat, eta horiek babestea funtsezkoa da biodibertsitatea eta ekosistemen osasuna mantentzeko. Ekosistema hauetan espezie endemikoak eta galtzeko arriskuan daudenak ere ugari izaten dira, eta horrelako belardien mende daude bizirik irauteko. 
Pirineoetatik aparte Ugatza (Gypaetus barbatus)ikusteak ilusio haundia egiten du, pixkanaka pixkanaka Aralar zein Andia mendizerran asentatzen ari den hegazti ikusgarria.

Naturari bake pixka bat ematen zaionean oso emankorra da. Ibilbidean zehar Izugarrizko lorategiak gurutzatu genituen. Tximeleta, mantxinsalto eta beste espezie ugariren bizilekuak suertatzen dira hauek. 

Gaur egun geroz eta zailagoa suertatzen da horrelako lorategiekin topatzea

Beste lorategi natural bat

Behekaldean dituzue ikusgai ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri gehienak.

Lizarraga gainetik irten eta Andia mendilerroan eginiko txangoa duzue hemen. Ibilbidean igo genituen gailurrerako batzuk ondorengo hauek dira; Saratsa, Atazabal, Treku, Peñablanca, Arrasaundi, Elordi edo Urdanegi.

Lezizagoa gailurretik grabatutako irudiak

Euskal herriko erdigunea hemen dago kokatua. Harresi moduko harri pillaketa zirkular batez dago seinalatua. Bariain, Satrustegi eta Lezizagoa mendien artean.

 Goñiko San Migel basaermitatik irtenda Euskal herriko erdigunea kokatuta dagoen ingurura egindako txangoa, ibilbidean Treku eta Lezizagoa gailurrak igo genituen.

Treku gailurrera iristen Beriain atzean dela

Bideo hau ikustean igo zazue bolumena, izugarrizko igel soinua entzungo duzue bertan. Naturari bere lana egiten ustean altxor bat bihurtzen da
Harkaitz zozo gorria (Monticola saxatilis)ikusteak ere berebiziko ilusioa egin zigun. Beheraka dijoan hegazti migratzailea da. Euskal herrian mendi goietan udaberrian izaten den intsektu eklosioa aprobetxatzen du bere kumaldia ateratzeko. Bainan ingurune basatiak galtzen ari dira, abeltzantzarako erabiltzen direlako gehienak. Horrekin batera intsektuen beherakada ere nabarmena izan da eta ondorioz bere presentziak asko egin du behera.
Ibilbidean zehar lorategi natural ugarirekin egin genuen topo, grabaketa hau da horren lekuko
Saratsa gailur inguruan dagoen begi zulo ikusgarri bat
Treku gailurretik grabatutako irudiak, alde batera Iruñea ikusten da eta beste aldean Beriain.
Muscari sp
Aitzorrotz gailurra ere gurutzatu genuen
Miru gorria (Milvus milvus)
Aitzorrotz ingurutik Aitzgorri aldera ateratako argazkia
Valeriana Tuberosa
Buztanzuri arrun (Oenanthe oenanthe) ugari ikusi genituen
Saratsa gailurrean
Allium ursinum
Txolarrea (Passer domesticus), gure herrietatik desagertzen ari den hegaztia.
Carduss nutans
Saratsatik Gaiñaundira begira, Beriain atzean dela, pagadiak dira nagusi hemen
Ibilbidean zehar igarotako putzuetan igel arrun (Pelophylax perezi) asko ikusi genituen
Treku gailurretik ikusmira paregaberak daude
Poa bulbosa?
Anax imperator
Ranunculus acris
Aitzorrotz ingurua
Sai zuri gaztea (Neophron percnopterus)
Helianthemum sp
Beriain mendiaren hegoaldeko aurpegia
Garaztarroa (Turdus viscivorus)
Hegoaldeko aurpegia lorez betea aurkitu genuen
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Tragopogon pratensis
Atazabal gainetik ateratako argazkia
Polyommatus escheri
Lezizagoa gailurra, Beriain aurrez aurre ikusten da
Viola sp
Lasiommata megera hegoak itxita
Saratsa mendia
Pieris rapae
Saratsa mendiaren iparraldeko aurpegia
Erlea (Anthophila...)
Landare artean gozatzen
Kuliska zuriak (Tringa nebularia)
Ibilbidean zehar ikusi genituen ur putzu hauek baliatzen dituzte limikoloek atseden hartzeko
Renunculus sp
Sai zuria (Neophron percnopterus) heldua
Clinopodium alpinum
Treku menditikan Beriain oso ederra ikusten da 
Helianthemum sp
Sai zuri gaztea eta heldua (Neophron percnopterus). Helduak gaztea bere lurraldetik bidali egiten zuen



Aitzorrotz gailurra bidean
Sai arreak (Gyps fulvus) nun nahi ikusi genituen
Gentiana sp
Andia mendizerrako gailurrak
Cerastiium alpinum
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Anthyllis vulneraria
Andia mendilerroko larre zabalak
Miru beltza (Milvus migrans)
Elordia mendian aurrera
Txoka arrunta (Carduelis cannabina)
Larre eta harkaitz artean egiten da ibilbidea


Abere askorentzako bazka leku dira Andiako larreak, lur galera ere nabarmena da ingurune hauetan.
Ibilbidean zehar ikusi genuen beste lorategi eder bat duzue hemen

Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Armeria alpina
Beriaingo beste irudi eder bat
Pintzana (Frigila coelebs)
Lora artean murgilduta
Sai arrea (Gyps fulvus)
Treku gailurrean
Pagadi artean aurrera, Goñi herritikan gailurrerako bidean Pagadiak dira nagusi
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)
Peñablanca gailurra
Belatz gorria (Falco tinnunculus)


Lezizagoa gailurra
Vicia pyrenaica

Buztanikara (Motacilla alba)
Lizarraga gaineko kantera
Atazabal mendia
Linaria supina
Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis)
Galium odoratum
Izugarrizko pagadiak daude Beriain eta Lizarraga artean
Ibilbide gehienean gailur hauetan zehar gainez gain ibili ginen 
Mota askotako loreak daude ibilbide guzian zehar
Ibilbidean zehar horrelako putzu asko gurutzatzen dira
Kasu honetan lore lilak
Goikaldean larre ikusgarriak daude
Ur putzuetan dauden lore bereziak
Saxifraga paniculata

Nafarroako Eguzki arrano iberiarrak (Aquila adalberti) 2024ko abuztua

Urte sasoi hau Nafarroako erriberan harrapariak ikusteko garai ezin hobea dela jakitun, pasa den astean Juantxo Unzuetarekin batera egun pas...