viernes, 4 de julio de 2025

HIGA-ELOMENDI (1276M) TXANBURU ( 1136M) BAGADIGORRI-ALAITZ (1171M) 2025 martxoak 16 eta 19 - NAFARROA


Azken irtera honetan, Euskal Herriko txoko zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen. Higa Txanburu eta Bagadigorri mendiak. Bi ibilbide eder egin genituen, bata Monreal herrixkatik abiatutakoa eta bestea Gerendiain herritikan egindakoa. Goikaldeko irudian ikusten den bezala, paisaia benetan basatia da. Horrelako klima lainotsuak direnean, basoan hezetasun handia itsasten da eta horrek ingurune majiko bat irudikatzen du. 

Gailurretatik Iruña aldera dauden ikuspegiak ere zoragarriak dira

Okil txikia (Dendrocopos minor)

Alaitz mendilerroan daude kokatua gailur hauek, Euskal Herriko beste mendilerroekin alderatuz gero, bere kokapenak berezia egiten du. Nafarroa erdialdean kokatuta dago, Iruña irteeran. Euskal herriko beste mendilerro batzuekin alderatuta klima atlantiko eta mediterraneoaren arteko trantsizioa nabaria da bertan, eta horrek eragin zuzena du bertako landaredian eta faunan.

Goikaldean eta ipar aldeko aurpegian pagadi ederrak dira nagusi, klima freskoago eta hezeagoak direlako bertan.

Hegoaldeko aurpegian berriz, non eguzkitsuagoa den, haritzak eta arteak ere aurki daitezke. Ezpelak ere non nahi ikusi genituen.

Faunari dagokionez, Basurde, orkatz, azeri zein lepahoriaren arrastoak non nahi ikusi genituen. Behekaldean dituzue arrasto gehiago. 

Satitxu arrunta (Crocidura russula)

Gabiraia (Accipiter nisus)

Hegaztiei dagokionez, Saiak edo hegazti harrapariak zein basoko hegaztiak ugari ikusi genituen. Habitat ezberdinen arteko oreka ederki uztartuz. Behekaldean dituzue bertan ikusitako hegazti batzuk.

Egagropila honekin ere topo egin genuen: Hegazti harrapariek (adibidez, hontzak, urubiak edo mozoloak) botatzen duten masa biribil moduko bat da hau. Zabel barruan digeritzen ez diren hondarrak: ilea, hezurrak, hortzak edo luma batzuk... ikusten dira hor. Ahotik botatzen du hegaztiak, janaria digeritu ondoren. Hegaztiaren giltzurrunaren inguruan sortzen da, eta ondoren kanporatu egiten du.

Txanburu gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Monreal herritikan irten eta Higa-Elomendirako bidean
Higa-Elomendi gailurretik grabatutako irudiak
Higa-Elomendi gailurrean izotza aurkitu genuen
Sorginzulo urjausia bezalako paraje zoragarrietatik igarotzen da ibilbidea
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Bagadigorri gailurretik grabatutako irudiak
Zuhaitzen enborretan hainbeste goroldio izatea basoko ekosistemaren oreka egokia adieraziko luke. Goroldioak batez ere, hezetasun handiko eta aire kutsadurarik gabeko inguruneetan hazten direnez, goiko irudiak adieraziko luke baso hauek baldintza egokiak dituztela biodibertsitatearen garapenerako. Goroldioak eguzki-argia modu egokian jasotzen den inguruetan hazten direnez, baso honek hainbeste goroldio izatea basoko egitura naturala ondo garatua dagoela erakutsiko luke.
Monrealdik Higa-Elomendi, Txanburu eta sorginzulo urjausira egindako ibilbide zirkularra
Amiamoko zuri (Ciconia ciconia) bat gurutzatu zitzaigun
Baso ederrak igaro genituen
Gerendiaindik Bagadigorri - Araitz mendira egindako ibilbidea

Inguruetan dauden haize errotek asko itsusitzen dute ibilbidea. 
Pagauso (Columba palumbus) bando eder bat ere gurutzatu zitzaigun
Ezpel baso ederrak gurutzatu genituen
Viola sp
Sai arreak inguruko harroketan pausatuta
Veronica sp
Bagadigorri mendian hegaztiei argazkiak ateratzen
Ruscus aculeatus-Erratza
Abere oso gutxirekin egin genuen topo, behor hauek izan ziren ikusi genituen bakarrak
Rhamphospermum arvense
Pagadietan ezpela zetorren indarrakin
Ranunculus ficaria- Korradu belarra
Txanburu gailurreko pagadiak
Elorri zuria - Crataegus monogyna
Bidexka batzuk elorri zuriz eztaliak zeuden
Scilla liliohyacinthus- Lur sorua eztila lorez betea zegoen
Primula veris-Ostoizka
Higa gailurretik Txanburu gailurrerako bidean
Narcissus sp
Monreal herriko zubia
Muscari neglectum-Euli txoria
Txinbo kaskabeltz arra (Sylvia atricapilla)
Lathraea clandestina
Miru gorria (Milvus milvus)
Hepatica nobilis-Gibel belarra
Okil beltzan kabi bat
Helleborus foetidus-Otsababa arra
Mendi erregetxoa (Regulus regulus)
Bellis sp
Zapelatza (Buteo buteo)

Olibondoa -Olea europaea

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Gurbitza - Arbutus unedo
Kaka arrastoak nun nahi ikusi genituen, itxuragatik eta kokapenagatik gehienak lepahoriarenak eta azeriarenak zirela ematen du, behekaldean daude adibide gehiago. 

Azeriak sarritan uzten dituzte gorotzak bide ertzean edo harri gainean, lurraldea markatzeko. Gorotzak luzeak, bihurrituak eta ilunak izaten dira, eta askotan ile, hezur edo fruitu hondarrak dituzte. Lepahoriak edo lepazuriak berriz baso eta harkaitz inguruetan bizi dira. Haien gorotzak txikiagoak dira eta sarritan fruitu edo intsektu hondarrak izan ohi dituzte.









Bare beltza (Arion ater)
Trametes versicolor
Liztorren batek sortutako kuku sagarra; Rubus generoko basoko arrosa batean itsatsita dago kuku sagar hau. Kuku sagarra, kolore marroiarekin lehortuta dago. Intsektu batzuek (adibidez, liztor txikiak edo euli batzuk) arrautzak jartzen dituzte landarearen barruan. Landareak erreakzionatu egiten du eta ehun berezi bat sortzen du arrautzak babesteko horixe da kuku sagarra izenez ezagutzen den fenomeno hau.

Horrelako egiturak armiarma emeek egiten dituzte arrautzak babesteko, edo intsektuek beren metamorfosia egiteko 
Higa mendian aurrera

HIGA-ELOMENDI (1276M) TXANBURU ( 1136M) BAGADIGORRI-ALAITZ (1171M) 2025 martxoak 16 eta 19 - NAFARROA

Azken irtera honetan, Euskal Herriko txoko zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen. Higa Txanburu eta Bagadigorri mendiak. Bi ibilbide ...