lunes, 12 de enero de 2026

BURDINDOGI (1247M) URDANATZ (1122M) AZIMENDI(1004M) GURBAITZ(1111M) / BARATXUETA (1145M) NAFARROA 2025 urriak 17 / abenduak 22


Esteribar eta Anue haranen arteko muganEugi urtegiaren iparraldean eta Saioa mendikatearen hego muturrean kokatzen dira gailur guzti hauek.
Urdanatz gailurretik grabatutako irudiak
Burdindogi,  Urdanatz eta Baratxueta gailurrak baso trinkoen artean daude kokatua eta udazkeneko kolore biziek berezia egiten dute. Egozkueko portutik irtenda egin genituen gailur guziak.  Zenbait zatitan bidea ez dago oso definitua, eta GPS tracka gomendagarria suertatzen da. 
Ibilbide guzian pagoak, haritzak eta koniferoak tartekatzen dira. 
Burdindogi gailurra hariztiz inguratua dago
Baso autoktonoak oraindik ere badira zenbait zatitan, batez ere hariztiak eta horiek babestea funtsezkoa suertatzen da. 
Horkatzaren kaka arrastoak
Basurde, horkatz edo lepahori arrastoak nun nahi ikusi genituen. 
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Eta hegaztiei dagokionez, pagaditan ohikoa diren pintzana, garrapo,parido edo pizidoak dira gehienak ikusi genituenak.
Hegazti migratzaileentzako atseden gune ere bada, hala nola pagausoena, banaka batzuk ikusi genituen. 
Giza aztarnei dagokionez: Dolmenak edo ermita (Santo Cristo) hau gurutzatu genuen. 
Mendiak ez du hitzik behar: bere koloreek eta formek hitz egiten dute. Goroldioaren hezetasunak eta onddo berezi horien kolore gorri bizi horien ikusgarritasunak txundituta uzten dute. 
Mendi hauek Eugi urtegiaren iparraldean kokatzen dira, Eugiko urtegia argazkian ikusten dena da. Urtegiaren inguruko basoak eta hezeguneak fauna eta flora aberatsarekin uztartzen dira. Uraren ispilua eta inguruko isiltasuna kontraste ederra dira mendiko ibilaldiarekin.
Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago goiko trak-ean sartuta aurkituko duzu.
Gurbaitz gailurretik grabatutako irudiak

Kaka arrastoek udazkeneko fruituen haziak eta intsektuen eskeletoak agerian uzten dituzte, animalien dieta eta ekosistemaren dinamika islatuz.
Urdanatz gailurrean aurrera
Baratxueta gailurrera Egozkue gailurretik eginiko txangoa elurretan eta laino itxuarekin egin genuen. Eguraldia ez zegoen txangoa luzatzeko modukoa eta gailurra egin ondoren buelta hartu genuen.
Baratxueta gailurrera egindako txangoa 
Baratxueta gailurretik ateratako irudiak
Baratxueta gailurrerako bide ia dena elurtutako pagadi baten barrena egin genuen.
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Azimendi gailurrean
Pintzana (Frigila coelebs)
Pinu gorria (Pinus sylvestris) Pinaceae familiako koniferoa da, eta bere enbor laranja eta hosto urdin-berdexkek bereizten dute beste pinu espezieetatik. Euskal Herrian ez da oso ugaria, baina zenbait tokitan, mendi goikaldeetan batez ere, landatua izan da, batez ere baso-ustiapenerako.
Garrapoa (Sitta europaea)
Pagadian aurrera
Eskinosoari (Garrulus glandarius) argazkia ateratzea oso zaila suertatzen da
Pagoa bere sustrai ederrekin
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
Otso lizarra - Sorbus oucuparia
Beste kaka arrasto batzuk, azerianak direla ematen du

Heiztarien txabola, bide gehienean uso puestuak igaro genituen
Coprinus comatus
Bere izena —“tinta onddoa”— zahartzean txapela likido beltz batean disolbatzen delako jasotzen du, eta antzinan tinta modura ere erabili izan zen.
 Ipurua (Juniperus sp
Gurbaitz gailurrean
Pagondoaren haziaren estalkia, (Fagus sylvatica) zuhaitzaren fruituaren parte da, eta forma berezi eta identifikagarria du.
Pagoaren enborrean iparraldera begira agertzen den goroldioa orientazioaren adierazle ere bada: hezetasun handiagoa, eguzki gutxiago, eta mikrohabitat egokiagoa aurkitzen du kriptogamoentzat.(Goroldioak, likenak....)
Burdindogi gailurrean
Hypsizygus tessellatus
Basoan, hildako pagoen gainean hazten da, nahiz eta sahatsen eta lizarren gainean ere aurki daitekeen
Burdindogi gailurrean
Pago egurrekin egindako txabola bat
Udazkeneko koloreak bixi bixi zeuden
Azimendi gailurra
Parasola plicatilis?
Goroztia (Ilex aquifolium)

BURDINDOGI (1247M) URDANATZ (1122M) AZIMENDI(1004M) GURBAITZ(1111M) / BARATXUETA (1145M) NAFARROA 2025 urriak 17 / abenduak 22

Esteribar eta Anue haranen arteko mugan ,  Eugi urtegiaren  iparraldean eta  Saioa mendikatearen  hego muturrean kokatzen dira gailur guzti ...