Elimendi, Malkaxko eta Esparatz: Deierri bailarako gailur basatien xarmaz gozatzen. Euskal Herriko bihotzean, Deierri bailarako hiru gailur esanguratsu igo genituen hiru egunetan: Elimendi, Malkaxko eta Esparatz.
Atropa belladonna: landare eder eta arriskutsua
Atropa belladonna, belladona izenez ezaguna, bere edertasunagatik eta toxikotasunagatik ezaguna. Haluzinazioak edo paralisia eragiten du.
Oso dosi txikietan ere hilgarria izan daiteke. Erdi Aroan sorginkeriarekin lotu zen: Atropa izena Átropos moiratik dator, bizitzaren haria mozten zuen jainkosatik. Belladonna (“emakume ederra”) izena Erdi Aroko eta Pizkundeko emakumeek begietan erabiltzen zuten begi-niniak zabaltzeko, erakargarriago agertzeko.
Mendi bakoitzak bere nortasuna erakutsi zigun, baina guztiek zerbait partekatzen zuten: Basatiak, lasaitasuna eta gizakiaren presentzirik gabeko inguruak izatea. Behekaldean dituzue ikusgai ibilbidean zehar atera genituen hainbat bitxikerien irudiak.
Zozo txinboa (Curruca hortensis)ikusteakilusio haundia egin zigun, negua Afrikan igarotzen duen txinboa da eta udara berriz mediterraneo ixurialdean pasatzen du. Euskal herrian Nafarroan ikusi daiteke.
Elimendi – 1.135 metro
Elimendi gainetik grabatutako irudi zirkularra
Elimendiren Kokapena: Andia mendilerroaren hegoaldean, Zoiolagaina gailurra eta Mugaga artean dago.
Elimendira eginiko Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen goian dituzu
Kutturlio mokolabur (Galerida theklae) dexente ikusi genituen mendi gailurretan
• Ezaugarriak: Elimendik forma berezi bat du, bere siluetak sumendi baten antza du, eta horrek xarma berezi bat ematen dio.
Ibilbideko lehen zatian, Zoiolagaiña gailurretik grabatutako irudiak dituzue hemen
• Ingurua: Inguruan harroil sakonak daude, hala nola Obantzea edo “Infernu” izenekoa. Baso trinkoz eta kareharrizko hormez inguratuta dago, Obantzea harroil honek txundituta utzi ginduen, Euskal herriko beste harri bitxi horietako bat da.
Denboran zehar sorturako ohian baten barnean oinez ibiltzea benetan ederra suertatzen da. “Nafarroako oihan tropikal” gisa ezagutzen da bere baso trinko eta mikroklima bereziagatik.
Otsanzulo eta Arizulo izeneko bi gune nagusitan, 30 metro inguruko horma tzarrekin egiten da topo. Sai arreak nun nahi ikusten ziren.
Haritzak, ezpelak eta goroldioz zein likenez estalitako zuhaitzak dira nagusi bertan. Baso osasuntsu baten aztarna garbiak dira hauek.
Ugaztun harraparien kaka arrastoak nun nahi ikusi genituen eta hegazti harrapariak, okilak zein parido familiako hegaztiak ere ugari zebiltzan.
Azeri arrunta (Vulpes vulpes) Argiñano herrixka inguruan ikusi genuen.
Basurdearen buruezurra (Sus scrofa)
Malkaxko – 1.238 metro
Malkaxko gailurretik grabatutako irudi zirkularra
• Malkaxkon Kokapena: Altos de Trinidad izeneko meseta karstikoaren parte da, Andia mendilerroaren hegoaldean.
Lezaun herrixkatik irten eta Oskandia gailurra kateatu ondoren Malkaxkora iritxi ginen.
Malkaxkora egindako Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen goian sartuta dituzu.
• Ezaugarriak: Malkaxko gailurra gain zabal eta desarbolatu bat da, larre zabalekin estalia. 1999an sartu zen ofizialki mendien katalogoan, Trinidad ermita zaharraren ordez gailur nagusi gisa.
Malkaxko ondoko Artxurieta gailurra ere kateatu genuen, Malkaxko eta Trinidad ermita artean dago bera.
• Larre zabalak: Behiek, zaldiak eta artaldeak bazkatzen dute bertako belardi zabaletan.
Iparraldera begiratuz Beriain mendia ikusten da, eta hegoaldera begiratuz, Deierri aldera dauden lautadak aurrez aurre ikusten dira.
Iturgoien ermitatik Lezaun herrixkara arteko basoa ikusgarria da, pagadi zabalez osatua dago, okilen arrastoak nun nahi direla, enbor asko okilak zulatuta ikusten dira.
Gambellas izeneko putzu haundi bat ere gurutzatzen da, nun apo edo sorginorratz ugari zebiltzan bertan.
Esparatz galurra– 1.183
• Kokapena: Deierri inguruan, Andia mendilerroaren mendebaldean. Lakubarga gailurra ere egin genuen, Esparatz gailurretik oso gertu dagoen beste tontor bat da.
Esparatz gailurrera eginiko ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen goian dituzu
• Ezaugarriak: Gailur ikusgarria, kareharrizko harroilekin eta baso trinkoekin. Haritz eta pagadi ederrez inguratuta dago.
Arrano sugejalea (Circaetus gallicus)
• Fauna eta flora: Mediterraneo ixuri aldeko landaretza ugari aurkitzen da bertan, Harraparik, txinboak, erle txoriak, harrapariak edo Saiak ikusteko aukera bikaina ematen duen ingurunea da.
• Ibilbidea: Gasalaiz herritik igarotzen den ibilbide zoragarri baten parte da, eta jarraian egin genituen hiru mendien artean basatiena eta gutxien zapaldutakoa izan daiteke.
Esparatz mendian barrena, harizti baso ikusgarri eta eder batek agurtzen gaitu. Zuhaitz zaharren artean, goroldioz estalitako enborrek mendiaren memoria gordetzen dute. Euskal Herrian horrelako basoak gutxi dira — eta horregatik, Esparatz ez da soilik gailur bat, baizik eta naturaren santutegi bat.
Hegaztiak
Sai arreak (Gyps fulvus) nun nahi ikusi genituen
Sai arreak (Gyps fulvus)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Ibilbidean zehar harizti ugari pasa genituen
Txinbo kaskabeltz emea (Sylvia atricapilla)
Sasi txori arrunta (Hippolais polyglotta)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Esparatz mendira igotzen gurutzatu genuen San Jeronimo baseliza
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)gaztea
Arrano Liztorjalea (Pernis apivorus)
Harizti izugarriak daude inguru guzian
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Zapelatza (Buteo buteo) eta Arrano txikia (Hieraaetus pennatus)
Zapelatza (Buteo buteo)
Obantzea harroilaren hasiera
Mirotz zuria (Circus cyaneus)
Sorbeltza (Apus apus)
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Gailur guzietatik Deierri eta Allozko urtegia aurrez urre ikusten dira
Arrano txikia (Hieraaetus pennatus)
Txolarrea (Passer domesticus)
Erlatxoria (Merops apiaster)
Lourdesko Ama Birjinaren ermita eta haitzuloa Gasalaizeko ur-jauzia eta Esparatz gailurra (Nafarroa) barne hartzen dituen ibilbide zirkular baten parte dira.
Gabiraia (Accipiter nisus)
Pirripioa (Lullula arborea)
Enara azpizuria (Delichon urbicum)
Obaran harroila, erreka bateri jarraituz egiten da
Kaskabeltza (Parus major)
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Antzandobi arrunta (Lanius collurio)
Ibilbidetako batean ikusitako beste haritz haundi bat
Euli txori grisa (Muscicapa striata)
Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Urretxindorra (Luscinia megarhynchos)
Gasalaiz herrixkara pasatzeko zubia
ODONATOAK
Anax imperator eta Coenagrion Caerulescens scitulum
Anax imperator
Libellula depressa
Elimendi bidean aurkitu genuen putzu hau sorginorratzaz betea zegoen
Crocothemis erythraea
ANFIBIOAK
Ur igel iberiarra (Pelophylax perezi)
Gasalaiz eko errekaxtoa
Ur igel iberiar arruntak (Pelophylax perezi)
Altura irabaztean pagadiak nagusitzen dira
TXIMELETAK
Vanessa atalanta
Pyronia tithonus
Pyronia tithonus, hegoak itxita
Maniola jurtiana, hegoak itxita
Elimendi gailurreko buzoia
Maniola jurtiana
Lasiommata megera
Euplagia quadripunctaria
Obaran harroilean aurrera
Pieris rapae
Pieris napi hegoak irekita
Pieris napi
Deierri bailarako beste ikuspegi bat
Gonepteryx cleopatra
Melanargia galathea
Nomophila noctuella (Crambidae)
Lourdesko Ama Birjinaren haitzuloa kanpotikan begiratuta, Esparantz mendian aurkitzen da. Frantziako pirineotan dagoenaren izen berdina du.
Camptogramma bilineata
Perizoma albutala
Carcharodus alceae
Obaran harroileko beste irudi bat
Papilio machaon
Iphiclides feisthamelii
Macroglossum stellatarnus
Oskandia gailurrean ateratako argazkia, Malkaxko mendiaren ondoan aurkitzen den gailurretako bat da hau
Hipparchia sp
Argynnis paphia- arra
Lizenidoa
Erkametz (Quercus faginea) zuhaitz ikusgarri bat
Kantauri eta mediterraneo ixurialdealde artean trantzisio klimatikoan aurkitzen da batez ere. Batez ere Pirinio aurreko eta Ebro ibarreko zonetan ageri da, Deierri ingurua da horietako leku bat. Lur karetsuak edo lur azidoak onartzen ditu. Bitxikeri bezala, Faginea izenak Fagus (harria) zuhaitzaren hostoekin duen antzekotasuna adierazten du, nahiz eta ez den oso nabarmena. Euskal Herrian ez da artea edo haritza bezain ezaguna, baina ekosistema mediterraneoaren altxor bat da. Penintsulako endemismo bat da.
Basasagua ( Apodemus sylvaticus)
INTSEKTUAK
Esparatz inguruetako hormetan hegazti ugari zeuden pausatuta
Caelifera sp
Caelifera sp
Trichodes sp
Obaran inguruko beste irudi bat
Intsektuen arrautza bat
Taraxactum officinale
Coccinellidae
Obaran mendiartea ohian baten ibiltzea bezala da
LANDAREAK
Cirsium arvense
Elorri beltza- Prunus spinosa
Erodium acaule
Papaver rhoeas-Mitxoleta
Rubus ulmifolius-Laharra-Zarzamora
Landareei argazkiak ateratzen
Cirsium sp
Catananche carauela
Cirsium arvense
Obarango mendiartean barrena oinez
Andryala integrifolia-Cerrajera lanuda
Andura -Viburnum lantana
Colchium montanum
Pagadi ederrak gurutzatu genituen
Carlina acanthifolia-Eguzki lorea
Lysimachia foemina-Muraje azul
Epilobium hirsutum-Goilora
Goroldioak (Bryophyta) eta likenak (Lichenes) benetan adierazle ekologiko bikainak dira, eta haien presentzia ugaria baso baten osasunaren eta kalitatearen seinale izan daiteke.
Cichorium intybus-Txikori belarra
Cephalaria leucantha-Escabiosilla
Erica vagans-Ainarra-Brezo
Elimendiko ibilbidean ingurune paregabeak igaro genituen
Erica vagans
Dianthus sp-Klabeliña
Verbascum sp
Linaria repens
Horrelako hariztietan galtzea bezalakorik ez dago
Reichardia picroides?
Cirsium sp
Reseda luteola-Gualda
Gogortxua -Viburnus tinus
Harizti gehiago
KAKA ARRASTOAK
kaka arrastoen azterketa basoko fauna ezagutzeko tresna bikaina da. Hona hemen azeria (Vulpes vulpes) lepahoria (Martes foina) edo basurdeen (Sus scrofa) kaka arrastoen ezaugarri batzuk, identifikazioan laguntzeko. Kaka edo gorotzaren itxura, kolorea eta testura animalien dieta, osasun egoera eta ingurunearen arabera aldatzen dira. Likido antzeko gorotzak, animalia denbora luzez jan gabe egoten denean izaten da. Dieta oso frutaduna: Adibidez, lepahoriak edo azeriak udazkenean maxustak, otsalizar eta abar jaten dituztenean, kakak likatsuagoak edo fruitua ikusten dela izan daitezke. Frutek ur asko dute, eta horrek gorotzaren testura arindu dezake. Gorotz zuriak berriz hezurren edo kaltzio kantitate handia gatik da: Azeriak edo lepahoriak hezurrak jaten dituztenean, gorotzak zuriagoak izan daitezke. Behekaldean dituzu adibide batzuk.
Haritz izugarriekin egin genuen topo
Mendian galtzea bezalakorik ez dago
Deierri inguruetako mendietan barneratzea ohian batean galtzea bezalakoa da
Esparatz mendia kareharrizko eta flysch motako materialez osatua dago nagusiki, baina bertan ager daitezke bestelako aztarna sedimentarioak ere, batez ere antzinako ibai edo glaziar jardueren ondorioz. Harri pilaketa hauek horren lekuko izan litezke.