Euskal Herria mendiz mendi

viernes, 5 de agosto de 2016

AUÑAMENDI-ANIE, 2504M, ZUBEROA-BEARNO (2016 ko uztailak 19)


SAN MARTIN GAINA-AUÑAMENDI-SAN MARTIN GAINA  da oraingo honetan aukeratu genuen ibilbidea, 7 ordu inguru behar dira txango hau lasai egiteko. Kantauri aldetik hasi eta lehenengo mendi tontorra da 2500M gainditzen dituena eta era berean itxura alpinoa hartzen duena. Askorentzat mendi hau bada ere Euskal herriko altuena, ez da hala, altuena Hiru erregeen mahaia delako. Auñamendi (Fr.z Anie) Nafarroa eta Zuberoa mugetatik at geratzen da, Biarnoa, Huesca eta Nafarroaren arteko mugan. Mendi honen arriskurik haundiena Larrako karsteko bidean dagoela iruditzan zaigu, laberinto baten itxura du eta zuloak ere non nahi daude. Lehenago ere igotzeko saiakera egina genuen bainan buelta hartu beharrean aurkitu ginen zeren sekulako ekaitzak arrapatu gintuen. Eguraldi txarra eta lainoa azkar sartzen da mendi honetara eta kontuz ibili behar da. Bainan hau guzia kontuan hartu ondoren esan beharra dago, mendi zoragarria dela, ibilbide osoa lorez beteta aurkitu genuen, Larrako karst inguruetan, oasiak bailira lorategiak non nahi bilatu genituen. Tontorrera igotakoan berriz ikuspegi zoragarriak daude bertatik.Behekaldean dituzue bertan aurkitu genituen harri bitxi batzuen irudiak


Auñamendi tontorretik grabatutako irudiak
Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta

Auñamendi tontorra aurrez aurre

Elur toki dexente zeuden oraindik

Gailurra eginga pozik beherako bidean

Beste elur toki bat

Marmota (Sciuridae), katagorrien familia berean dago sailkatua naiz eta ez eduki azken hauen itxura haundirik. Lehenengo marmotak 1948an sartu ziren Pirinieotan, Alpetatik ekarriak izan ziren eta pirinieotan kolonia berriak sortuz pixkanaka pixkanaka edatzen joan zen, nahiz eta negu luze eta elurte haundiak izaten direnean asko hilik suertatu beraien lotegietatik irten ezinik. bainan beste alde batetik Marmotek pirinieotan harrapari espezifikorik ez dutenez eta oso moldagarriak direnez, beldurgarri heda daitezke eta arazo ekologiko larriak sor ditzake. Azken aldian otsoa iritxi berri da pirineotara eta ekilibrio ekolojiko bat bilatze aldera ea hauek ere edatzen diren marmoten bezala.
Marmota (Marmota marmotte

Hegaztiak


Sai arrea (Gyps fulvus)

Mendi txiriskila (Carduelis citrinela)

Mendi txiriskila (Carduelis citrinela) heldua

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Mendi garai hauek primerakoak dira Mendi tuntunak ikusteko
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Mendi tuntuna (Prunella collaris)


Belatxinga mokogorriak (Pyrrocorax pyrrocorax)

Belatxinga mokohoria (Pyrrocorax grauculus)

Larrako inguru karstikoan barrena

Auñamendi tontorra

Elur-tokietatik barrena tontor bidean
Loreak

Landare hau galzorian dauden landareen liburuan azaltzen da.



Genciana azul"Gentiana acaulis"

 Genciana de primavera "Gentiana verna"

Lorategi naturala aurkitu         
 Geranio de Cavanilles "Geranium cinereum"      

Nomeolvides "Myosotis alpestris"
Siempreniña "Erinus alpinos"


Jara amarilla "helianthemum nummularium"

Cuernecillo "Lotus corniculatus"

Margarita amarilla "Doronicum austriacum"
Cardo pirenaico "Carduus carlinoides"

Vulneraria "Anthyllis vulneraria"

Auñamendiko beste irudi batzuk









jueves, 4 de agosto de 2016

EZKAURRE 2050M, NAFARROA (2016 ko uztailak 18)


ARGIBIETA GAINA-EZKAURRE GAILURREKO TONTORRAK-ARGIBIETA GAINA izan zen egin genuen ibilbidea. Ezkaurre mendia Euskal herriko mendi altuenetan bigarrena da eta Nafarroa eta Huesca probintzien artean aurkitzen da. Baso zoragarri batetik barrena, oso ondo seinalatuta dagoen aldapa piko batean zehar hasten da ibilbidea. Basoa bukatzean, ingurune karstiko batera sartzen zera bete betean eta tontorrera falta diren beste 45 minutuak hala jarraituko dute. Mendi hau besteetatik bereiztekotan,  ingurune karstiko guzian ikusi genituen tximeleta zoragarriegatik bereiziko genuke. Bigarren parte guzia tximeletaz inguratua egin genuen eta plazer bat izan zen. Bainan ezin ahaztu loreak ere. Beheko argazkietan dituzue adibideetako batzuk. 

Ezkaurre 2050M

Ezkaurre gailurretik ateratako irudiak

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta

Gailurretik ikusten diren irudiak, Auñamendi eta hiru erregeen mahaia aurrez aurre

Basoa bukatzean, ingurune karstiko batera sartzen zera

Gailurra, harriekin osatutako menditxoak daude

Maider lore eta tximeletei argazkiak ateratzen.
Tximeletak


 Lysandra coridon





Cyaniris semiagus
 

 Pieris brassicae
Hegaztiak

Mendi tuntuna (Prunella collaris)

Isats gorria (Phoenicurus ochururos)

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Buztanikara (Motacilla alba)

Enara azpizuria (Delichon urbicus)

Sai zuria (Neophron percnopterus)

Maider argazkiak ateratzen

Ezkaurre Zuriza bailaratik
Loreak

Azucena Silvestre "Lilium martagon"

"Saxifraga florulenta"

Escabiosa de monte "knautia dipsacifolia"

Ostargi belar-Lirio pirenaico "Iris latifolia"

Urdingorri-Hisopo Hyssopus officinalis"

Consuelda mayor "Prunella grandiflora"

Kurkubia-Cresta de Gallo "Rhinanthus minor"

Milobria-Milenrama-"Achillea millefolium" 

Otsalar-Rosa mosqueta "Rosa avensis"

"Phyteuma...."

Intsektuak

Libelula tigrea (Onychogomphus forcipatus)


Amona mantangorria "Coccinellidae"

Ezkaurretik ateratako beste irudi batzuk


Ezkaurre tontorrean


Ezkaurre mendia jeisten

Txangoa bukatu ondoren behekaldean dauden erreketan baiñu ederrak hartu genituen

Argibieta gaina eta Isaba artean dagoen beste putzu bat

Zuriza aldeko putzuak

UNTZILLATX (941M) BIZKAIA (2026 Maiatza 21)

Untxillatz gailurrean ateratako argazkia Udaberri honetan egin digun bero zakarra lagun, oraingo honetan Untzillatx aldera joan ginen. Goiko...