Euskal Herria mendiz mendi

lunes, 16 de octubre de 2023

MURLONG (2053M), LATRAS / PORTILLO DE ARRIBA (2105M)NAFARROA (2023 martxoak 23 )

Belagua haranetik San Martin harria mendatera igo ginen (1.765 m)kotxez lehenbizi. Bertan kotxea utzi ondoren, galbiderik ez duen ibilbide bat jarraituaz Arlaz leporaino iritxiko gera. Arlaz ezkerretara utzi eta aurrez aurre Murlong gailurrarekin egingo dugu topo. Ibilbide guzia Zuberoa eta Nafarroa arteko muga jarraituz egingo dugu. Murlong gailurra San Martin harria eta Anie/Auñamendi mendi esanguratsuen artean, erdi erdian aurkitzen da. Murlong gailurretik bista panoramiko ikusgarriak ikusiko ditugu: Besteak beste Soumcouy, La Contendè, Anie/Auñamendi, Añelarra, Larra edo Arette eski-estazioa ditugu. Gure ibilbidea martxoan izan zen eta oraindik elur pixka bat geratzen zen.

Mokookerrak  (Loxia curvirostra) hainbeste piñu hazi jan ondoren digestioa ondo egiteko kare harri artean bilatzen duen gantza jan behar izaten dute

Murlong gailurretik grabatutako irudiak
Latras gailurretik Anie/Auñamendi haundia aurrez aurre ikusten dira

Latras gailurretik grabatutako irudiak.

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Belatxinga mokohoriek larrako leizezuloak baliatzen dituzte lotarako zein kumatzeko

San Martin gaineko leize zuloaren irudi bat.

Murlong mendia larra deritzaion inguruan dago kokatua non bere lur azpia leize galeriez beteta dagoen. Denera 2000 leize zulo baino gehiago daude eta 500km inguruko amaraun bat osatzen dute denek. Horietako bat San Martin gailurrean dagoen hau duzue. 

San Martin harriari buruzko kondaira duzue hemen irakurgai

Zozo paparzuria (Turdus torquatusren presentzia ohikoa da garai hontan

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)mendi pinu (Pinus uncinata) batean babestuta.

San Martin harrian dagoen aterpe irekia duzue hau


Elurra zegoelako, zuzenean egin gabeko ibilbidea da, ezker eskuin norabide garbirik gabe egindakoa da.

Sarrioa (Rupicapra rupicapra)

Belatz gorri (Falco tinnunculus) ugari ikusi genituen

Arlas gailurra ezkerrean utzi eta Murlong bidean

Erroia (Corvus corax) beti bezala zelatan dago

Mendi txirta (Anthus spinoletta) elur artean jan bila

Mokookerra  (Loxia curvirostra) eta Mendi txirriskila (Serinus citrinella)kareharrizko pareta batera gantz bila etorrita.

Arlas mendiaren iparraldeko aurpegia
Bidean ikusitako Zapelatza (Buteo buteo)


Txolarrea (Passer domesticus)
Belagoako irudi bat


Behekaldeko argazkietan kaka arrasto batzuk dituzue ikusgai








Pirineo mendikateari gauez ateratako argazki bat

domingo, 15 de octubre de 2023

GIRIZU (1279M), MENDIAUNDI (1213M) MENDIXURI (1194M) NAFARROA (2023 martxoak 23)

Girizu gailurrean irten zitzaidan orkatza (Capreolus capreolus) duzue hau

Auritz (Burgete), Orreaga eta Lindux mendi artean egindako ibilbide zirkular bat duzue ondorengo  hau. Mendiaundiri Iparraldetik besteak beste Bustarkomendi (1216M) Atallosti (1140M) Lindus (1222M) eta Girizu (1279M) gailurrak elkartzen zaizkio eta bere ekialdetik berriz Mendixuri (1194M). Ibilbide gehiena pagadi eta abeltzantzarako egokituta dauden larreetan barrena egiten da. Oraindik negua bukatzear dela, pirineotako gailurrik garaienak elurtuta ikusten dira eta Girizu mendian ere elur pixka batekin topo egin genuen. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeri ugari.
Girizu gailurretik grabatutako irudiak
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Mendiaundi gailurretik grabatutako irudiak
Orreaga inguruak
Mendixuri gailurretik grabatutako irudiak
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta

Tuntuna (Prunella modularis)
Girizu gailurrean
Miru gorria (Milvus milvus)
Ibilbidearen zati batzuetan elurra zegoen oraindik

Zapelatza (Buteo buteo)
Lindus gainetik Mendiaundi aldera ateratako argazkia
Pagausoa (Columba palumbus)
Lindusetik mendiaundi bidean
Erroia (Corvus corax)
Mendiaundi
Sai arrea (Gyps fulvus
Mendiaundi gailurrean
Pintzana (Frigila coelebs)
Mendixuri eta atzean Orreaga
Garaztarroa (Turdus viscivorus)

Beste Orkatz (Capreolus capreolus) bat
Mendixuri gailurra
Kaskabeltza (Parus major)
Auritz herrixkaruntz bista ederrak zeuden
Narcissus.....
Ibilbidea errekaxto honen gainetik pasatzen da
Sats iluna (Salix atrocinerea)

Ibilbidearen azkeneko zatia errekaxto baten ondoan egiten da

Zapelatza (Buteo buteo)

sábado, 14 de octubre de 2023

ITURRIBURUA (1585M) BELAGOA-NAFARROA (2023 uztaila 17)


Udako bero aldietan errekaxto hauek arnasgune paregabeak dira

Maze izeneko baso gainekaldean dagoen Patxi bordatik hasi genuen ibilbidea. Txamantxoia mendiaren hego aurpegian dagoena. Hasiera puntura kotxez iristeko baimena behar da, aurrez Erronkariko turismo bulegora deitu behar izaten da baimena lortzeko. Bordaren aurrean kotxea aparkatu ondoren ibilbideari hasiera eman genion. Ibilbidea baso batean  barneratzen da eta Uturruburu gailurrera iritxi arte ez zera baso barnetikan ateratzen. Uturruburu Belabartze bailara eta Maze gaina artean aurkitzen da. Gailurra mendiko belardi baten erdian aurkitzen da eta bertatik Nafar pirineotako gailur asko aurrez aurre ikusten dira.

Gailurretik grabatutako irudiak

Basa katua (Felis silvestris)

Maider gailurrean adarra jotzen
Hasieran izei haundi batzuekin egiten da topo (Abies alba), jarraian, zuhaitz-geruza baxuagoa diren pago artean galtzeko (Fagus sylvatica), zeinak baso guzia estaltzen duten, geruza horretan zumar batzuk (Ulmus glabra) eta haginak (Taxus baccata) ere tartekatzen dira. Ohianpean, itzal azpian berriz  izei gazteek, gorostiek (Ilex aquifolium), zenbait otso lizar (Sorbus...), hosto zabaleko sahatsak (Salix capraea) edo pago gazteen formazioek osatzen dute.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta

Ibilbidean zehar basabizitzaren arrastoak non nahi ikusi edo entzuten dira. Besteak beste, basurde (Sus scrofa), lepahoria (Martes martes) edo okil beltzaren (Dryocopus martius) reklamoak.

Zapelatza (Buteo buteo)

Okil beltza (Dryocopus martius)

Inguru oso basatia da
Zapelatza (Buteo buteo) harrapatu berri duen suge bat jaten
Baso osasuntsu batean zuhaitz hilak egon behar dute lurrean. Zuhaitz hilek edozein zuhaitz bizidunek adina bizitza gehiago du. Naturan ez dago alferrik galtzea bezalakorik. Hiltzen den guztia ekosistema bihurtzen da berehala, hildako enborrak bost izarreko hotel bat bezalakoak dira, ez du diskriminaziorik egiten ostatu-hartzaileen artean. Lurra ongarritzeaz gain hainbat eta hainbat izaki elikatu edo etxeratzen dituelako,xagu, xamorro, suge eta abar luze bat. 
Azeri arrunta (Vulpes vulpes)
Ohianpean, itzal azpian izei gazteek datoz
Pagausoa (Columba palumbus)
kaka arrastoak nun nahi ikusi genituen
Oreinaren  kaka arrastoak (Cervus elaphus)
Txamantxoia bizkar aldean dela
Pagadi hauetan galtzea bezalakorik ez dago
Kaka arrastoa
Azeriaren kaka arrastoak ematen dute  (Vulpes vulpes)
Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)
Oreinaren  kaka arrastoak (Cervus elaphus)
Mustelido baten kaka arrastoak

UNTZILLATX (941M) BIZKAIA (2026 Maiatza 21)

Untxillatz gailurrean ateratako argazkia Udaberri honetan egin digun bero zakarra lagun, oraingo honetan Untzillatx aldera joan ginen. Goiko...