Azken irtera honetan, Euskal Herriko txoko zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen. Higa Txanburu eta Bagadigorri mendiak. Bi ibilbide eder egin genituen, bata Monreal herrixkatik abiatutakoa eta bestea Gerendiain herritikan egindakoa. Goikaldeko irudian ikusten den bezala, paisaia benetan basatia da. Horrelako klima lainotsuak direnean, basoan hezetasun handia itsasten da eta horrek ingurune majiko bat irudikatzen du.
Gailurretatik Iruña aldera dauden ikuspegiak ere zoragarriak dira
Okil txikia (Dendrocopos minor)
Alaitz mendilerroan daude kokatua gailur hauek, Euskal Herriko beste mendilerroekin alderatuz gero, bere kokapenak berezia egiten du. Nafarroa erdialdean kokatuta dago, Iruña irteeran. Euskal herriko beste mendilerro batzuekin alderatuta klima atlantiko eta mediterraneoaren arteko trantsizioa nabaria da bertan, eta horrek eragin zuzena du bertako landaredian eta faunan.
Goikaldean eta ipar aldeko aurpegian pagadi ederrak dira nagusi, klima freskoago eta hezeagoak direlako bertan.
Hegoaldeko aurpegian berriz, non eguzkitsuagoa den, haritzak eta arteak ere aurki daitezke. Ezpelak ere non nahi ikusi genituen.
Faunari dagokionez, Basurde, orkatz, azeri zein lepahoriaren arrastoak non nahi ikusi genituen. Behekaldean dituzue arrasto gehiago.
Satitxu arrunta (Crocidura russula)
Gabiraia (Accipiter nisus)
Hegaztiei dagokionez, Saiak edo hegazti harrapariak zein basoko hegaztiak ugari ikusi genituen. Habitat ezberdinen arteko oreka ederki uztartuz. Behekaldean dituzue bertan ikusitako hegazti batzuk.
Egagropila honekin ere topo egin genuen: Hegazti harrapariek (adibidez, hontzak, urubiak edo mozoloak) botatzen duten masa biribil moduko bat da hau. Zabel barruan digeritzen ez diren hondarrak: ilea, hezurrak, hortzak edo luma batzuk... ikusten dira hor. Ahotik botatzen du hegaztiak, janaria digeritu ondoren. Hegaztiaren giltzurrunaren inguruan sortzen da, eta ondoren kanporatu egiten du.
Txanburu gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Monreal herritikan irten eta Higa-Elomendirako bidean
Zuhaitzen enborretan hainbeste goroldio izatea basoko ekosistemaren oreka egokia adieraziko luke. Goroldioak batez ere, hezetasun handiko eta aire kutsadurarik gabeko inguruneetan hazten direnez, goiko irudiak adieraziko luke baso hauek baldintza egokiak dituztela biodibertsitatearen garapenerako. Goroldioak eguzki-argia modu egokian jasotzen den inguruetan hazten direnez, baso honek hainbeste goroldio izatea basoko egitura naturala ondo garatua dagoela erakutsiko luke.
Monrealdik Higa-Elomendi, Txanburu eta sorginzulo urjausira egindako ibilbide zirkularra
Amiamoko zuri (Ciconia ciconia) bat gurutzatu zitzaigun
Baso ederrak igaro genituen
Gerendiaindik Bagadigorri - Araitz mendira egindako ibilbidea
Inguruetan dauden haize errotek asko itsusitzen dute ibilbidea.
Pagauso (Columba palumbus) bando eder bat ere gurutzatu zitzaigun
Ezpel baso ederrak gurutzatu genituen
Viola sp
Sai arreak inguruko harroketan pausatuta
Veronica sp
Bagadigorri mendian hegaztiei argazkiak ateratzen
Ruscus aculeatus-Erratza
Abere oso gutxirekin egin genuen topo, behor hauek izan ziren ikusi genituen bakarrak
Rhamphospermum arvense
Pagadietan ezpela zetorren indarrakin
Ranunculus ficaria- Korradu belarra
Txanburu gailurreko pagadiak
Elorri zuria - Crataegus monogyna
Bidexka batzuk elorri zuriz eztaliak zeuden
Scilla liliohyacinthus- Lur sorua eztila lorez betea zegoen
Primula veris-Ostoizka
Higa gailurretik Txanburu gailurrerako bidean
Narcissus sp
Monreal herriko zubia
Muscari neglectum-Euli txoria
Txinbo kaskabeltz arra (Sylvia atricapilla)
Lathraea clandestina
Miru gorria (Milvus milvus)
Hepatica nobilis-Gibel belarra
Okil beltzan kabi bat
Helleborus foetidus-Otsababa arra
Mendi erregetxoa (Regulus regulus)
Bellis sp
Zapelatza (Buteo buteo)
Olibondoa -Olea europaea
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Gurbitza - Arbutus unedo
Kaka arrastoak nun nahi ikusi genituen, itxuragatik eta kokapenagatik gehienak lepahoriarenak eta azeriarenak zirela ematen du, behekaldean daude adibide gehiago.
Azeriak sarritan uzten dituzte gorotzak bide ertzean edo harri gainean, lurraldea markatzeko. Gorotzak luzeak, bihurrituak eta ilunak izaten dira, eta askotan ile, hezur edo fruitu hondarrak dituzte. Lepahoriak edo lepazuriak berriz baso eta harkaitz inguruetan bizi dira. Haien gorotzak txikiagoak dira eta sarritan fruitu edo intsektu hondarrak izan ohi dituzte.
Bare beltza (Arion ater)
Trametes versicolor
Liztorren batek sortutako kuku sagarra; Rubus generoko basoko arrosa batean itsatsita dago kuku sagar hau. Kuku sagarra, kolore marroiarekin lehortuta dago. Intsektu batzuek (adibidez, liztor txikiak edo euli batzuk) arrautzak jartzen dituzte landarearen barruan. Landareak erreakzionatu egiten du eta ehun berezi bat sortzen du arrautzak babesteko horixe da kuku sagarra izenez ezagutzen den fenomeno hau.
Horrelako egiturak armiarma emeek egiten dituzte arrautzak babesteko, edo intsektuek beren metamorfosia egiteko
Herniozabal, Gipuzkoako erdigunean kokatua dagoen 1010Mko gailurra da, Hernio mendilerroaren ekialdeko muturrean. Gipuzkoako mendizaleen artean oso ezaguna da ingurune hau. Gure txangoa, Tolosako Urkizu auzotik abiatzen den ibilbide tradizionaletik egin genuen.
Atameagako gaina izenez ere ezagutzen da gailur hau, eta bere iparraldeko aldapa basotsua eta malkartsua da, hegoaldekoa aldiz, leunagoa eta larre eta mendixkaz betea.
Ingurua naturaz gozatzeko leku paregabea da, eta hainbat ibilbide daude mendizaleentzat. Herniozabal, Ubeltz, Aizpel eta Hernio uztartzen dituzten ibilbideak egin daitezke, bidean paisaia ikusgarriak eta historia aberatsa aurkituz.
Herniozabal eta Hernio mendilerroa historia, mitologia eta kondairez betetako lekuak dira. Euskal mitologiaren arabera, Mari jainkosa Hernio mendian bizi zen, eta bertan eguraldia kontrolatzen zuen. Esaten da Mari haitzulo batean bizi zela, eta noizean behin beste leku batzuetara joaten zela, hala nola Anbotora edo Aketegira. Gainera, inguruan Mendikute gazteluaren arrastoak ere aurkitu dira, XIII. mendekoa dena baina litekeena zaharragoa izatea ere.
Jarraian dituzue ikusgai ibilbidean zehar aurkitutako bitxikeri batzuk.
Urkizutik irten eta Herniozabal gailurreko ibilbidea
Miru gorria (Milvus milvus)
Miru gorria (Milvus milvus) Accipitridae familiako hegazti harraparia da. Bere ezaugarri nagusietako bat V itxurako buztana da, eta horri esker oso erraz identifikatzen da, hegan egiteko dotorezia handia du, haizearen indarra baliatuz ia indarrik egin gabe orduak igaro ditzake zeruan.
Miru gorria neguan zein udaran Herniozabalen ikustea ohikoa da. Bainan negu partean, iparraldetik datozen migratzaileei esker populazioa handiagoa izaten da udara partean baino. Herniozabal inguruetako basoetan Miru gorrien lotegi haundiak osatzen dira eta udaran berriz ale batzuk kumatu ere egiten dute. Hegazti honek, batez ere intsektuak, larbak, mikrougaztunak eta sarraskiak jaten ditu.
Espezie hau galtzeko arriskuan dago, batez ere pozoinduta hiltzen dira, bainan errepideetan ibilgailuen kontra edo haize erroten kontra tupus eginda ere bai.
Taldekideak Herniozabal gailurrean mokadu bat jaten
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus) Hernio-Gazume inguruko harkaitzetan bizi den hegazti harrapari handia da. Alkiza herrixka aurreko pareta tzarretan dago hemengo kolonia haundiena eta ohikoa da nun nahi hegan ikustea.
Herniozabaletik pirineotako mendiak elurtuta ikusten ziren
Margarita arrunta - Bellis perennis
Landare hauek roseta formako hostoak dituzte, eta Heliotropikoak dira, hau da, eguzkiaren arabera ireki eta ixten dira. Bellis espezieak askotan belardi eta lorategietan landatzen dira. Historikoki, sendabelar gisa erabili izan dira, eta zauriak sendatzeko propietateak dituztela esaten da.
Herniozabal gailurrerako bidean
Basamarrubia - Fragaria vesga
Fragaria generoa Rosaceae familiako landare belarkaraz osatuta dago, hau da, zurtoin biguna duten landareak dira eta espezie ezagunena basamarrubi hau da.
Basamarrubiak fruitu gorri mamitsuak ematen ditu, eta Euskal Herriko basoetan aurki daiteke. Ez da baratze-marrubiaren (Fragaria x ananassa) basa barietatea, baizik eta espezie independentea da.
Marrubiak lur fresko eta drenatuak nahiago ditu, eta eguzki apur bat behar du, baina ez gehiegi. Bere fruituak Aintzinatik kontsumitu izan dira.
Gaur egun, marrubiak baratzeetan eta lorategietan landatzen dira, eta hainbat barietate daude, batzuk fruitu handiagoak eta beste batzuk zapore biziagoak dituztenak
Viola sp
Viola sp. generoa Violaceae familiako landare multzo zabala da, eta espezie ugari biltzen ditu. Viola espezieak gehienetan lore txiki eta koloretsuak izaten dituzte, gehienetan urdinak, moreak, horiak edo zuriak.
Landare hauek habitat askotan aurki daitezke, hala nola basoetan, belazetan eta mendialdeko eremuetan. Gehienek lur fresko eta hezeak nahiago dituzte, eta askok medikuntza tradizionalean erabilera izan dute.
Herniozabal gailur inguruan
San Roberto - Geranium robertianum
San Robertoren belarra, Geraniaceae familiako landare bat da. Bere loreak txikiak eta arrosak dira, eta fruitua lehorra da. Normalean baso ertzetan, horma zaharretan edo lurzoru harritsuetan hazten da.
Historikoki, medikuntza tradizionalean erabili izan da, ahoko arazoak zein digestio-arazoetarako ere gomendatzen da.
Urkizu auzotikan goraka
Hepatika - Hepatica nobilis
Hepatica, Ranunculaceae familiako landare iraunkorra da. Bere izenak hostoen formari egiten dio erreferentzia, hiru lobulu dituelako eta gibela gogorarazten duelako.
Landare hau negua igarotzeko egokitua dago, eta udaberri hasieran loratzen da, baso hostogalkorretan kolorea emanez. Bere loreak urdinak, moreak, zuriak edo arrosak izan daitezke, eta 6-10 petalo inguru izaten dituzte.
Baso fresko eta itzaltsuetan aurki daiteke, batez ere haritz, pago eta pinuen azpian. Lur karetsuko eremuak gustuko ditu.
Historikoki, landare hau medikuntza tradizionalean erabili izan da, gibeleko arazoak tratatzeko, baina gaur egun ez da oso ohikoa erabilera hori.
Igoera neguan egin genuela nabari da, zuhaitzak hostorik gabe era bat bilutzik aurkitzen dira oraindik
Txakur hortza - Erythronium dens-canis
Txakur-hortza (Erythronium dens-canis) Liliaceae familiakoa da, bere izena txakur-hortz baten antza duelako da. Udaberrian loratzen da, eta lore bakarti delikatuak izaten ditu.
Landare honek bizi-ziklo azkarra du, hostoen iluntasuna etorri aurretik bere garapena osatu behar duelako. Herniozabalen zein Euskal herriko mendialdeetan ohikoa da, eta bere lore arrosak eta petalo kurbatuak oso bereizgarriak dira.
Herniozabal bidean, Muñohaundieta inguruan
Otea - Ulex europaeus
Otea (Ulex europaeus) zuhaixka arantzatsua da, Fabaceae familiakoa. Bere ezaugarri nagusia hostorik ez izatea da, adarrak eta arantzak egokitu direlako eguzki-argia jasotzeko. Hori dela eta txarrantxa lana egiten du, abere belarjaleak inguruan ez sartzea ahalbideratzen du, belardietatik basoaren trantzisioan lehenbizi hazten diren zuhaizkak dira.
Bere loreak horiak dira eta ilarraren familiakoa da. Hori dela eta fruitua lekale motakoa izaten du, eta ile luzeez estalita dago.
Herniozabalen zein Euskal Herrian, batez ere Ulex europaeus, Ulex gallii eta Ulex minor espezieak aurki daitezke.
Landare hau historikoki erabilia izan da hainbat helburutarako, hala nola abereentzako bazka, erregai eta simaurra egiteko.
Herniozabaleko azken malda tzarretan gora
Txikori belarra -Taraxacum
Txikori belarra (Taraxacum officinale) Asteraceae familiakoa da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, bere hostoak jangarriak dira eta entsaladan edo barazkiekin egosita jan daitezke.
Landare honek propietate medizinal ugari ditu: besteak beste depuratiboa eta odola garbitzen laguntzen duelako. Infusio moduan ere hartzen da hainbat osasun-arazotarako.
Uda partean Herniozabal gainaldeko larreetan abere ugari badago ere negu partean, eguraldia gogorragoa dela eta batez ere pottokak aurkituko ditugu
Artzubi txabola ondotik igaro ginen
Zapaburuak anfibioen larbak dira, batez ere apoen garapen-fasean agertzen direnak. Zapaburuek heldu izateko bidean metamorfosia jasaten dute, bide horreta lehenbizi hankak garatzen hasten dira. Aurrerago isatsa desagertzen da eta arnasketa-sistema aldatzen da: hasieran arrainek bezala brankeak dituzte, baina gero birikak garatzen dituzte. Herniozabalen zapaburuz betetako putzu ugari pasa genituen eta hauen garapena uraren tenperaturaren eta ingurumen-baldintzen arabera aldatzen da.
Zapaburu sortu aurreko arrautzak
Urkizu auzotik hasi ginen Herniozabal igotzen
Marigorringo - Coccinella septempunctata
Marigorringoak Coccinella septempunctata espezieko kakalardoa da. Landare-zorrien aurkako borrokan oso eraginkorrak dira, egunero ehunka zorri jaten baitituzte. Horregatik, nekazaritzan espezie lagungarria da, izurriteak kontrolatzeko erabiltzen baita.
Mendibueltaren ondoren, ze hobe sagardotegi batera joan eta lagunartean bazkari eder batekin bukatzea baino....
Eguraldia lagun, inguruko mendien baturak ikuspegi ezin hobeak irudikatzen zituen