Atropa belladonna, belladona izenez ezaguna, bere edertasunagatik eta toxikotasunagatik ezaguna. Aluzinazioak edo paralisia eragiten du.
Oso dosi txikietan ere hilgarria izan daiteke. Erdi Aroan sorginkeriarekin lotu zen: Atropa izena Átropos moiratik dator, bizitzaren haria mozten zuen jainkosatik. Belladonna (“emakume ederra”) izena Erdi Aroko eta Pizkundeko emakumeek begietan erabiltzen zuten begi-niniak zabaltzeko, erakargarriago agertzeko.
Mendi bakoitzak bere nortasuna erakutsi zigun, baina guztiek zerbait partekatzen zuten: Basatiak, lasaitasuna eta gizakiaren presentzirik gabeko inguruak izatea. Behekaldean dituzue ikusgai ibilbidean zehar atera genituen hainbat bitxikerien irudiak.
Zozo txinboa (Curruca hortensis)ikusteakilusio haundia egin zigun, negua Afrikan igarotzen duen txinboa da eta udara berriz mediterraneo ixurialdean pasatzen du. Euskal herrian Nafarroan ikusi daiteke.
Elimendi – 1.135 metro
Elimendi gainetik grabatutako irudi zirkularra
Elimendiren Kokapena: Andia mendilerroaren hegoaldean, Zoiolagaina gailurra eta Mugaga artean dago.
Elimendira eginiko Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen goian dituzue
Kutturlio mokolabur (Galerida theklae) dexente ikusi genituen mendi gailurretan
• Ezaugarriak: Elimendik forma berezi bat du, bere siluetak sumendi baten antza du, eta horrek xarma berezi bat ematen dio.
Ibilbideko lehen zatian, Zoiolagaiña gailurretik grabatutako irudiak dituzue hemen
Inguruan harroil sakonak daude, hala nola Obantzea edo “Infernu” izenekoa. Baso trinkoz eta kareharrizko hormez inguratuta dago, Obantzea harroil honek txundituta utzi ginduen, Euskal herriko beste harri bitxi horietako bat da.
Denboran zehar sorturako ohian baten barnean oinez ibiltzea benetan ederra suertatzen da. “Nafarroako oihan tropikal” gisa ezagutzen da bere baso trinko eta mikroklima bereziagatik.
Otsanzulo eta Arizulo izeneko bi gune nagusitan, 30 metro inguruko horma tzarrekin egiten da topo. Sai arreak nun nahi ikusten ziren.
Haritzak, ezpelak eta goroldioz zein likenez estalitako zuhaitzak dira nagusi bertan. Baso osasuntsu baten aztarna garbiak dira hauek.
Ugaztun harraparien kaka arrastoak nun nahi ikusi genituen eta hegazti harrapariak, okilak zein parido familiako hegaztiak ere ugari zebiltzan.
Azeri arrunta (Vulpes vulpes) Argiñano herrixka inguruan ikusi genuen.
• Malkaxkon Kokapena: Altos de Trinidad izeneko meseta karstikoaren parte da, Andia mendilerroaren hegoaldean.
Lezaun herrixkatik irten eta Oskandia gailurra kateatu ondoren Malkaxkora iritxi ginen.
Malkaxkora egindako Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen goian sartuta dituzu.
• Ezaugarriak: Malkaxko gailurra gain zabal eta desarbolatu bat da, larre zabalekin estalia. 1999an sartu zen ofizialki mendien katalogoan, Trinidad ermita zaharraren ordez gailur nagusi gisa.
Malkaxko ondoko Artxurieta gailurra ere kateatu genuen, Malkaxko eta Trinidad ermita artean dago bera.
• Larre zabalak: Behiek, zaldiak eta artaldeak bazkatzen dute bertako belardi zabaletan.
Iparraldera begiratuz Beriain mendia ikusten da, eta hegoaldera begiratuz, Deierri aldera dauden lautadak aurrez aurre ikusten dira.
Iturgoien ermitatik Lezaun herrixkara arteko basoa ikusgarria da, pagadi zabalez osatua dago, okilen arrastoak nun nahi direla, enbor asko okilak zulatuta ikusten dira.
Gambellas izeneko putzu haundi bat ere gurutzatzen da, nun apo edo sorginorratz ugari zebiltzan bertan.
Esparatz galurra– 1.183
• Kokapena: Deierri inguruan, Andia mendilerroaren mendebaldean. Lakubarga gailurra ere egin genuen, Esparatz gailurretik oso gertu dagoen beste tontor bat da.
Esparatz gailurrera eginiko ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen goian dituzu
• Ezaugarriak: Gailur ikusgarria, kareharrizko harroilekin eta baso trinkoekin. Haritz eta pagadi ederrez inguratuta dago.
• Fauna eta flora: Mediterraneo ixuri aldeko landaretza ugari aurkitzen da bertan, Harraparik, txinboak, erle txoriak, harrapariak edo Saiak ikusteko aukera bikaina ematen duen ingurunea da.
• Ibilbidea: Gasalaiz herritik igarotzen den ibilbide zoragarri baten parte da, eta jarraian egin genituen hiru mendien artean basatiena eta gutxien zapaldutakoa izan daiteke.
Esparatz mendian barrena, harizti baso ikusgarri eta eder batek agurtzen gaitu. Zuhaitz zaharren artean, goroldioz estalitako enborrek mendiaren memoria gordetzen dute. Euskal Herrian horrelako basoak gutxi dira — eta horregatik, Esparatz ez da soilik gailur bat, baizik eta naturaren santutegi bat.
Zapelatza (Buteo buteo) eta Arrano txikia (Hieraaetus pennatus)
Zapelatza (Buteo buteo)
Obantzea harroilaren hasiera
Mirotz zuria (Circus cyaneus)
Sorbeltza (Apus apus)
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Gailur guzietatik Deierri eta Allozko urtegia aurrez urre ikusten dira
Arrano txikia (Hieraaetus pennatus)
Txolarrea (Passer domesticus)
Erlatxoria (Merops apiaster)
Lourdesko Ama Birjinaren ermita eta haitzuloa Gasalaizeko ur-jauzia eta Esparatz gailurra (Nafarroa) barne hartzen dituen ibilbide zirkular baten parte dira.
Gabiraia (Accipiter nisus)
Pirripioa (Lullula arborea)
Enara azpizuria (Delichon urbicum)
Obaran harroila, erreka bateri jarraituz egiten da
Kaskabeltza (Parus major)
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Antzandobi arrunta (Lanius collurio)
Ibilbidetako batean ikusitako beste haritz haundi bat
Euli txori grisa (Muscicapa striata)
Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Urretxindorra (Luscinia megarhynchos)
Gasalaiz herrixkara pasatzeko zubia
ODONATOAK
Anax imperator eta Coenagrion Caerulescens scitulum
Anax imperator
Libellula depressa
Elimendi bidean aurkitu genuen putzu hau sorginorratzaz betea zegoen
Crocothemis erythraea
ANFIBIOAK
Ur igel iberiarra (Pelophylax perezi)
Gasalaiz eko errekaxtoa
Ur igel iberiar arruntak (Pelophylax perezi)
Altura irabaztean pagadiak nagusitzen dira
TXIMELETAK
Vanessa atalanta
Pyronia tithonus
Pyronia tithonus, hegoak itxita
Maniola jurtiana, hegoak itxita
Elimendi gailurreko buzoia
Maniola jurtiana
Lasiommata megera
Euplagia quadripunctaria
Obaran harroilean aurrera
Pieris rapae
Pieris napi hegoak irekita
Pieris napi
Deierri bailarako beste ikuspegi bat
Gonepteryx cleopatra
Melanargia galathea
Nomophila noctuella (Crambidae)
Lourdesko Ama Birjinaren haitzuloa kanpotikan begiratuta, Esparantz mendian aurkitzen da. Frantziako pirineotan dagoenaren izen berdina du.
Camptogramma bilineata
Perizoma albutala
Carcharodus alceae
Obaran harroileko beste irudi bat
Papilio machaon
Iphiclides feisthamelii
Macroglossum stellatarnus
Oskandia gailurrean ateratako argazkia, Malkaxko mendiaren ondoan aurkitzen den gailurretako bat da hau
Kantauri eta mediterraneo ixurialdealde artean trantzisio klimatikoan aurkitzen da batez ere. Batez ere Pirinio aurreko eta Ebro ibarreko zonetan ageri da, Deierri ingurua da horietako leku bat. Lur karetsuak edo lur azidoak onartzen ditu. Bitxikeri bezala, Faginea izenak Fagus (harria) zuhaitzaren hostoekin duen antzekotasuna adierazten du, nahiz eta ez den oso nabarmena. Euskal Herrian ez da artea edo haritza bezain ezaguna, baina ekosistema mediterraneoaren altxor bat da. Penintsulako endemismo bat da.
Basasagua ( Apodemus sylvaticus)
INTSEKTUAK
Himenopteroa
Lasioglossum
Xylocopa violacea
Esparatz inguruetako hormetan hegazti ugari zeuden pausatuta
Caelifera sp
Caelifera sp
Trichodes sp
Pentatomidae
Liztor batek arrautza jartzean hostoan eragiten duen reakzio bat da, landareetan sortzen den ehun-hazkuntza anormala da.
Goroldioak (Bryophyta) eta likenak (Lichenes) benetan adierazle ekologiko bikainak dira, eta haien presentzia ugaria baso baten osasunaren eta kalitatearen seinale izan daiteke.
Cichorium intybus-Txikori belarra
Cephalaria leucantha-Escabiosilla
Erica vagans-Ainarra-Brezo
Elimendiko ibilbidean ingurune paregabeak igaro genituen
Erica vagans
Dianthus sp-Klabeliña
Verbascum sp
Linaria repens
Horrelako hariztietan galtzea bezalakorik ez dago
Reichardia picroides?
Cirsium sp
Reseda luteola-Gualda
Gogortxua -Viburnus tinus
Harizti gehiago
KAKA ARRASTOAK
kaka arrastoen azterketa basoko fauna ezagutzeko tresna bikaina da. Hona hemen azeria (Vulpes vulpes) lepahoria (Martes foina) edo basurdeen (Sus scrofa) kaka arrastoen ezaugarri batzuk, identifikazioan laguntzeko. Kaka edo gorotzaren itxura, kolorea eta testura animalien dieta, osasun egoera eta ingurunearen arabera aldatzen dira. Likido antzeko gorotzak, animalia denbora luzez jan gabe egoten denean izaten da. Dieta oso frutaduna: Adibidez, lepahoriak edo azeriak udazkenean maxustak, otsalizar eta abar jaten dituztenean, kakak likatsuagoak edo fruitua ikusten dela izan daitezke. Frutek ur asko dute, eta horrek gorotzaren testura arindu dezake. Gorotz zuriak berriz hezurren edo kaltzio kantitate handia gatik da: Azeriak edo lepahoriak hezurrak jaten dituztenean, gorotzak zuriagoak izan daitezke. Behekaldean dituzu adibide batzuk.
Haritz izugarriekin egin genuen topo
Mendian galtzea bezalakorik ez dago
Deierri inguruetako mendietan barneratzea ohian batean galtzea bezalakoa da
Esparatz mendia kareharrizko eta flysch motako materialez osatua dago nagusiki, baina bertan ager daitezke bestelako aztarna sedimentarioak ere, batez ere antzinako ibai edo glaziar jardueren ondorioz. Harri pilaketa hauek horren lekuko izan litezke.
Harri eta artadi artean aurkitzen diren Badartzandi eta Urregarai (Santa Eufemi) mendiak dira egin genituena oraingo honetan. Markina Xemein eta Aulesti artean, Lea-Artibaiko bihotzean kokatutako bi mendi dira hauek.
Basurdea (Sus scrofa)
Bedartzandi gailur inguruan basurde bat atera zitzaigun, bainan ez da harritzekoa, izan ere, basurdea— Euskal Herriko mendietan nahiko ohikoa da, nahiz eta begien aurrean ikustea ez da izaten ohikoa. Ibilbide hontako artadi basoak aproposak dira; eguna gordeta pasatzeko eta gauez janari bila ibiltzeko. Orojaleak dira — sustraiak, fruituak, intsektuak eta haragi ustela jaten dute. Normalean ez dute erasotzen, baina kumeak badituzte edo inguratuta sentitzen badira, kontuz ibili behar da
Ibilbidea Atxagarai bolatoki ondotik hasi genuen, eta zirkularra izan zen: lehenik Bedartzandi igoaz, gero Santa Eufemi, eta amaieran abiapuntura itzuliz.
Bedartzandi: Harri multzoen eta basoen artean
Ibilaldiaren lehen zatian Bedartzandi mendira igo ginen. 700 metro inguruko garaiera duen mendi honek, gailurrera igotzeko harri multzo ikusgarriak eta bide estuak ditu. Mendiaren egitura geologikoa kareharriz eta karstifikazioz osatua daude.
Mendi hauetan kareharria da nagusi, eta horrek paisaiaren ezaugarri bereziak sortzen ditu. Kareharria urarekin erraz eraldatzen den harri sedimentarioa da, eta horren ondorioz, zonaldean karstifikazio-prozesuak nabarmenak dira: pitzadurak, leizeak, dolinak eta harri multzo bereziak agertzen dira.
Mendi mota hauetan ura lur azpira sartzen da, eta horrek iturri eta leize ugari sortzen ditu. Landaredia ere berezia da: artadia bezalako zuhaitzak, lur pobre eta harritsuetan hazten direnak. Kantera ugari daude, kareharria eraikuntzarako eta industria erabilerarako ustiatzen delako. Inguruan ikusi genituen harrobi zahar eta aktiboek kareharrizko egitura agerian uzten dute, eta horrek mendiaren barrunbe naturalak eta giza jardueraren aztarnak uztartzen ditu.Gailurretan, eguraldi lainotsuak eta eguzki izpi solteek momentu magikoak utzi zizkiguten. Bertan atseden hartu, argazkiak atera eta inguruko isiltasunaz gozatu genuen.
Santa Eufemi (Urregarai): eskualdeko gailur ezaguna.
Bedartzanditik jaitsita, Santa Eufemi mendira abiatu ginen. Mendi hau Urregarai izenez agertzen da kartografian, baina Santa Eufemiako ermitagatik eskualdean horrela ezagutzen da.
Gailurrera iristeko eskailera luze eta ikusgarriak igaro behar dira, eta goian Andra Mari baseliza dago. Bertatik Lea-Artibaiko bailara eta Bizkaiko kostaldea ikusten dira, eta atseden hartzeko leku aproposa da. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako landare hegazti, basurde zein parajeei buruzko xehetasun gehiago.
Euskaraz erika edo txillarra izenez ezagutzen dena. Ingurune azidoetan ohikoa da. Erleek oso gustokoa dute, eta txillarraren eztia kalitate handikoa da.
Lysimachia vulgaris
Euskaraz lizamika arrunta edo lizamika horia bezala ezagutzen dena. Belardi hezeetan, ibaiertzetan eta larreetan hazten da.
Basoko barraskiloa (Cepaea nemoralis)
Konkaren forma espiralekoa da, eta kolore marroi argi eta iluneko bandak ditu. Mendialde, lorategi eta belardi hezeetan bizi ohi da. Kolore-aniztasuna: espezie hau oso aldakorra da konkaren kolorean, eta horrek ikerketa genetikoetan lagundu du. Espezie hau eredu gisa erabili izan da eboluzioaren ikerketetan, bere kolore-aldakortasun genetikoa dela eta. Naturak berak eskaintzen duen artea, ezta?
Bedartzanditikan itsaso aldera dauden ikuspegiak dira hauek
Txikoria basatia izenez ezagutzen da. Belardi, bazter eta lorategietan oso ohikoa da; lur mota askotan hazten da. Tradizioz digestiorako erabilia izan da, gibelerako eta gernu-eragile gisa. Lore honen bolatxo zuriak haizearekin hegan egiten dutenean, askotan desio bat esaten da haizean putz eginez. Haurtzaroko magia ukitu bat du.
Eguzki-lorea edo kare-lore izenez ere ezagutzen da. Kare-harrian aberatsak diren lurretan hazten delako. Helianthemum generoko landareak eguzkiarekiko oso sentikorrak dira: loreak eguzkia dagoenean irekitzen dira eta iluntzean ixten. Horregatik, "eguzki-lore" deitzen zaio. Bedartzandi ingurunea (harritsua, lehorra eta landare baxuekin) oso tipikoa da espezie honentzat.
Elorri beltza (Prunus spinosa)
Elorri beltza ez da soilik fruituengatik ezaguna. Bere adarretan arantza zorrotzak izaten ditu, eta horregatik “spinosa” izena du. Antzinatik erabili izan da hesi naturalak egiteko, abereak kanpoan mantentzeko.
Sempervivum
Hostoak: Haragitsuak eta roseta moduan antolatuak, eguzkia jasotzeko egokiak. Harri artean, aldapa malkartsuetan eta lur pobreetan hazten da..
Dianthus superbus
Larrosa basatia, bezala ezagutzen dena. Oso usaintsuak dira, batez ere arratsaldean eta iluntzean. Belardi hezeetan eta larreetan hazten da. Lorearen egitura eta kolore bizia ikusita, ez da ohiko lorategiko landarea izatea, baizik eta basatia, naturak bere kabuz sortzen duen arte lan horietako bat.
Eryngium ?
Kardu urdin izenez ezagutzen da. Bere ezaugarri bereizgarrien artean daude: Ingurune harritsu eta lehorrak maite ditu. Eryngium bourgatii izeneko espeziea izan daiteke, bere hostoetan zain zuri nabarmenak izaten baititu.
Agiña (Taxus baccata)
izateko aukera handia du, eta horrek bereziki interesgarri egiten du paisaia. Eremu karstikoetan eta baso mistoetan ageri da, lur azido zein basikoetan moldatzeko gaitasunarekin.
Zuhaitz sakratutzat hartu izan da Euskal Herrian, Gipuzkoako armarrian ageri diren ur gaineko hiru zuhaitzak aginak dira. Horrek erakusten du gure kulturan duen pisua.
Campanula scheuchzeri
Harritzar eta belardi alpinoetan hazten da, kanpanila hauek ez dira soilik ederrak; ingurune gogorretan bizitzeko gaitasun handia dute. Harri artean hazten dira, eguzkiaren eta haizearen eraginpean, eta hala ere, kolore biziz distira egiten dute.
Bolbitius titubans
Belardi hezeetan edo materia organiko deskonposatuan hazten da. Ez da espezie arriskutsua, baina ezta jangarria ere.
Rubus ulmifolius
Sasi-martxuka izenez ezagutzen da. Zurtoinak sarritan arantzak ditu, eta landarea sasi moduan hedatzen da. Baso ertzetan, bide bazterretan eta larreetan hazten da.
Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta
Bedartzandi gailurretik gertu
Bedartzandi gailurretik grabatutako irudiak
Lasiommata megera
Landare ostalaria da: graminoideak (belar arruntak), beldarrak horietan elikatzen dira. Polinizazioan parte hartzen du, nahiz eta ez izan erleak bezain espezializatua. Tximeleta hau Euskal Herriko paisaietan oso ohikoa da, eta behatzeko erraza, eguzkitan pausatzen denean. Argazkilarioi ere oso erakargarria egiten zaigu, batez ere bere marrazki konplexuengatik.
Inguruko mendietan konifero eta eukalito landaketak dira nagusi
Lasiommata megera hegoak itxita
Hegoetako begi-orbanak: beltzak eta horixkak, oso bereizgarriak ditu.Horma edo harri gainean pausatzea, bere ohiko jokabidea da. Hegoen marrazki uhindunak, Satyrinae azpifamiliaren ezaugarri klasikoa da. Habitatak: harritsuak, hormak, belardiak dira. Sasoi aktiboa: udaberritik udazkenera. Ohiturak: eguzkitan pausatzen da eta oso territoriala da. Kamuflajea: marrazkiak harriaren testurarekin bat egiten dute, harrapakarien aurka babesteko.
Fruituak: uda aldean agertzen dira, luku gorri distiratsuak multzotan, oso deigarriak baina toxikoak. Habitatak: leku heze eta itzaltsuak, baso-ertzak, lorategi naturalizatuak Kontuz! Landare osoa toxikoa da, batez ere fruituak. Ez da gomendagarria ukitzea edo kontsumitzea.
Pyrrhocoris apterus
Euskaraz suhiltzaile-zomorroa edo suhiltzaile-zorriak bezala ezagutzen dira. Taldeka pilatzen dira eguzkitan berotzeko edo elikagai bila. Ez dute ziztatzen eta ez dira arriskutsuak gizakientzat. Normalean limoiondo, malba edo lipararen haziak jaten dituzte, eta kareharrizko ingurune lehorrak gustuko dituzte — beraz, gure mendi ibilbidean ikustea ez da harritzekoa!
Irudian agertzen den intsektua erle bat da, eta litekeena da Apis mellifera, hau da, erle europarra izatea — mundu osoan ezaguna eta erlezaintzan gehien erabiltzen den espeziea.
Gorputz iletsua du, polena biltzeko egokitua. Hegalen egitura garden eta mehea eta kolore horixka eta beltza du. Funtzio ekologikoari begira: polinizazioan funtsezkoa da, landare askoren ugalketa ahalbidetzen duelako. Honek erakusten du erleen eta loreen arteko harreman sinbiotikoa, eta zergatik diren hain garrantzitsuak ekosistemetan.
Habitatak: Belardiak, larreak, baso-ertzak eta landaredi oparoko eremuak ditu gogoko. Ekaina eta abuztua bitartean du sasoi aktiboa. Batez ere graminoideak ditu gogoko. Polinizazioan parte hartzen du, nahiz eta ez den erle edo Pieris bezain espezializatua. Ez da espezie mehatxatua, baina paisaia naturalen galera kaltegarria izan daiteke.Tximeleta hau oso ohikoa da Euskal Herriko mendialde eta kostaldeko belardietan, eta bere marrazki kontrastatuengatik erraz identifikatzen da. Argazkiak ateratzeko ere oso erakargarria egiten zaigu beti!
Sorbeltz arrunta (Apus apus)
Sorbeltz ugari ikusi genituen ibilbide osoan zehar, euskarazko izendegian izen ugari dituzten arren, gehienetan sorbeltz arrunta (Apus apus) bezala izendatzen da. Hona hemen hegazti harrigarri hauen ezaugarri nagusiak: Lumajea: beltz-beltza goitik eta behetik, eztarri argixeagoa duelarik. Hegoak: luzeak eta igitai formakoak ; hegaldia azkarra eta arina egiteko egokitua. Ia bizitza osoa airean ematen dute —jan, lo eta kopulatu ere hegan egiten dute. Oso migratzaileak dira: udaberrian iristen dira Afrikatik Euskal Herrira, eta abuztuan itzultzen dira hegoaldera. Hegazti nekaezinak dira, eta askotan enarekin nahasten dira, nahiz eta talde taxonomiko desberdinetakoak izan.