martes, 6 de diciembre de 2022
HARRIAUNDI(942M), URRUTXAGA(917M), MINTXEGI(924M) NAFARROA (2022 ABUZTUA 20)
domingo, 4 de diciembre de 2022
SANTA AGATA (863M) NAFARROA (2022 UZTAILAK 07)
Ingurune guzi hau mediterraneo izurialdean kokatzen da, Aiesa herritikan irten eta gailurrera iritxi bitarteko ibilbide ia dena karraska pinuan (Pinus halepensis) barrena egiten da. Pinu hauek gehienak baso berritzeak dira, baso erdian arbol txikiak edo bertako berezko arbustoak irtetzen dira indarrakin, hala nola Ezpelak (Buxus sp), kermeseko haritza edo Abaritza (Quercus coccifera), Erromeroa (Rosmarinus officinalis), Izpiliku fina (Lavandula sp), Ipurua (Juniperus sp) edo Artea (Quercus ilex)batzuk aipatzearren. Beraz galtza luzeakin joatea gomendatze da zeren zati batzuetan pistatik irtenda ibili behar da eta landare mota batzuk hosto gogor eta punta zorrotzekoak direnez hanka denak urratu egiten ditu.
Biodibertsitatearen aldetik oso ingurune aberatsa da, kantauri ixuri aldean bizi garenok beste ikuspegi batekin begiratzen diogu lurralde honi, gure inguruneakin alderatuz hemen flora eta fauna era bat ezberdina aurkitu genuelako. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri batzuk.
Galipentzu (Nafarroa ekialdea) herritik iparraldera Aiesa herrixka dago (596 m), Santa Agatako igoerarako abiapuntua, Lergako mendigainen ekialdeko mendien gailurrik garaiena izan gabe, Santa agata gailurrean antena bat dagoelako inguruko gailurren baino ikusgarriagoa da. Aiesa herritikan gailurreraino errepide asfaltatu bat dago baina guk bide hortatik zuzenean igo beharrean, ibilbide zirkular bat egin genuen. Lehenbizi San Miguel gainean dagoen ermitara jo genuen. Behin gailur hau egin ondoren, gainez gain Santa agata igo arte. Herrepide asfaltatua beheraka joateko erabili genuen.
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
o.uncatus
UNTZILLATX (941M) BIZKAIA (2026 Maiatza 21)
Untxillatz gailurrean ateratako argazkia Udaberri honetan egin digun bero zakarra lagun, oraingo honetan Untzillatx aldera joan ginen. Goiko...
-
Oraingo honetan Goizuetatik (Nafarroa) Irun (Gipuzkoa) herrira arteko ibilbidea burutu genuen. Denera 25km inguru mendiz mendi oinez eg...
-
Euskal herriko mendiak igoaz bidean aurkitu ditugun zuhaitz eta zuhaixkak dituzue ikusgai hemen behean Ametza - Quercus pyrenaica Artad...
-
Gailur hauek Gorbeia eta Anboto mendiguneak lotzen ditu, eta Kantauriko eta Mediterraneoko uren banalerroaren zati izango lirateke. Mendile...















.jpg)

.jpg)

.jpg)

.jpg)

.jpg)





















