Euskal Herria mendiz mendi: noviembre 2026

martes, 10 de noviembre de 2026

EZKABA - ARGA- IRUÑA (895M) NAFARROA (2026 Irailak 13)

Iruñearen bihotzean; Arga ibaia eta Ezkaba gailurra lotzen dituen ibilbide zirkularra

Irailaren 13 an, Ibilbide hau Arga ibaia, Rochapea, eta Ezkaba gailurra elkartuz osatu genuen. Ibilbide honetan hiriaren eta naturaren arteko trantsizio betean murgiltzen zera. Arga ibaiaren freskotasuna lagun, pixkanaka-pixkanaka Ezkaba mendiaren maldetan sartuaz. Horrela, altura irabazten joaten zara eta berarekin batera paisaia irekitzen joaten da. Goikaldetik Iruña, Arga harana, Ultzama aldea eta inguruko mendilerroak zein lautada zabalak agertzen hasten dira. Mendi honek erakusten du nola aldatu den landaredia, nola moldatu den paisaia, eta nola iraun duen memoria kolektiboak bere tontorrean.

Ezkaba ez da mendi soil bat. Iruñerriaren babesle naturala da, barrera ekologiko moduko bat osatuz, iparraldeko haize eta hezetasunaren aurkako babes lana egiten duena. kantauri ixurialdeko haranetatik datorren klima hezearen aurrean benetako barrera ekologikoa egiten duena.

Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala) hegazti harruntenetakoa da bertan

Ezkaba tontorrean dagoen San Kristobal gotorlekuak memoria historiko sakona gordetzen du. Ihesaldia, kartzela zaharraren historia, eta bertan bizi izan ziren presoen oroimena paisaian txertatuta daude.

Ezkabako ihesaldia (1938) 

1938ko maiatzaren 22an, 795 preso ihes egin zuten San Kristobal gotorlekutik (Ezkaba mendian). Gotorlekua 1934tik aurrera kartzela gisa erabili zen, eta bertan 2.500 preso errepublikano zeuden, 1936ko estatu-kolpearekin lotutakoak.

Kartzelan kontrol gutxi zegoen egun batean presoek Ihesaldia antolatu zuten. Preso askok mendian barrena egin zuten ihes, baino ondorengo egunetan izan zen errepresio bortitzaren ondorioz.

  • 206 iheslari hil egin zituzten atzetik joan zitzaizkien franquistek

  • 14 preso (antolatzaileak) fusilatu egin zituzten urte bereko abuztuan.

  • Ihes egindakoetatik 3 edo 4 lagunek bakarrik lortu zuten muga zeharkatu eta Urepeleraino iristea, Ultzama eta Arga ibaiak igaroaz

Gaur egun, ihesaldi hura gogoratzeko, ibilbide historiko bat dago, preso horiek jarraitu zuten bide hipotetikoa oinarri hartuta. Helburua da askatasuna bilatu zutenen memoria bizirik mantentzea, Franquistak hil zituztenenak zein helmugara iristea lortu zuten gutxienena.

Ezkaba mendian zehar topatzen diren seinale eta monumentuak iragan hurbil eta mingarria gogorarazten dute. Uneoro natura eta memoria uztartzen dituen mendi bat da.

Ezkaba gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Gaur egun, Ezkaban ingurune haundi batean pinuak nagusitu dira.
Artadi ederrak (Quercus ilex) gurutzatu genituen
Erkametza (Quercus faginea)Ezkaba mendian nagusi den haritza da, haritz mediterranearra da eta bere inguruan dauden landareak lur karetsu eta klima lehor samarrari egokitutako landare tipikoak dira.

Erkametza (Quercus faginea) likenez betea; Organismo konposatu honek, hau da, onddoen eta algen edo zianobakterioen arteko elkarte sinbiotiko batek, funtzio ekologiko funtsezkoak betetzen ditu: gainazaleko hezetasuna erregulatzen du, lurzoruaren hasierako sorrera-prozesuan parte hartzen du, mantenugaiak finkatzen ditu eta inguruko airearen kalitatearen bioadierazle gisa jarduten du.
Likenak ekosistemako arkitekto ixilak dira
Aranondoa (Prunus domestica) Fruitua biribila da, eta horia, gorria, purpura edo berdea izan daiteke, kasu honetan horixkak ziren. Arga ibaiaren inguruan ikusi genituen. Ibilbide honek biodibertsitate handiko paisaia osatzen du, mediterraneo ixuri aldeko paisaia kantauri ixurialdeko ikutuarekin eta Arga ibaiko hezetasunetatik Ezkaba gaikaldeko lur idorrak gehitu behar zaizkio. Bertan hegaztiak, ugaztun txikiak, harrapariak, intsektuak eta landare espezie anitzak elkarrekin bizi dira, Pirinioen eta Kantauri ixurialdearen arteko igarobide ekologiko bat sortuz. Behekaldean dituzue ibilbide honetan ikusi genituen bitxikeri gehiago.
Ezkaba mendira igo eta jaistean, Arga ibaiaren inguruko bazterrak esploratzeko aukera izan genuen. Bidean, ustekabean, kastore bat ikusi genuen. Isil isilik bere begira egon ginen, uraren gainean nola mugitzen zen begira, eta momentu hura txango honetako oroitzapen politenetako bat bihurtu zen. Naturak beti gordetzen ditu ezusteko txikiak baina era berean haundiak direnak.
Urretxoria (Oriolus oriolus) ikusteak ere ilusio berezia egin zigun. Arga ibaiak altxor ugari ditu bere baitan
Ezkabako maldetan gora
Beste Urretxori (Oriolus oriolus) bat

Ezkabako mendebalaldeko aurpegian larre zabalak aurkitu genituen

Ezkaba mendira iristeko osatu genuen ibilbide zirkularra.

Ezkaba gailurra

Larrosa - Rosa canina - atzekaldean Iruña inguruak ikusten direlarik

Ezkabako maldetan, Iruñerriari begira San Cristobal izeneko monumentua dago. Monumentu honegatik Ezkaba mendiari batzuek San Cristobal izena ere deitzen diote. Ibilbidea bere ondotik igarotzen da.
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus) hegazti txiki bat hankartean duela
Ezkaba gailurrerako bidean
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Intsusa (Sambucus nigra)
Martin arrantzalea (Alcedo Atthis) Arga ibaian gora eta behera ikustea nahiko ohikoa da 
Anis belarra (Foeniculum vulgare)
Gardatxoa (Timon lepidus) Ezkaba gailur inguruan ikusi genuen.

Bere kolore berde biziakin, ezkata ikusgarriak eta alboetan agertzen diren orban urdin bereizgarriak direla eta, erraz ikusten da. Eguzkitan berotzea gustuko duenez, harrien artean eta larre lehorren ertzetan geldi-geldi ikusi genuen. Nahiz eta itxura ikusgarria izan, animalia iheskorra da, eta gure presentzia sumatzean azkar ezkutatu zen landarediaren edo harrien artean. Batez ere Intsektuak, armiarmak eta bestelako ornogabe txikiak jaten ditu. Gardatxoaren presentziak agerian uzten du Ezkabak duen balio naturala. Askotan gotorlekuari edo Iruñerriko ikuspegiei erreparatzen diegu, baina mendi honek fauna interesgarria ere gordetzen du, eta horrek are bereziago egiten du paraje hau.

Apo belarra (Verbascum sp)
Okil haundia (Dendrocopos major)
Basa-azafrana (Crocus nudiflorus)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Zygaena fausta
Atarraga (Dittrichia viscosa)
 Colias crocea

EZKABA - ARGA- IRUÑA (895M) NAFARROA (2026 Irailak 13)

Iruñearen bihotzean; Arga ibaia eta Ezkaba gailurra lotzen dituen ibilbide zirkularra Irailaren 13 an, Ibilbide hau Arga ibaia, Rochapea, e...