Hondarribiatik Pasai Donibanera arteko bidea da oraingo txango hontan burutu deguna, Jaizkibelgo talaia bidetik barrena, itsasertzean egin genitun lehen biziko 12 km ak gero zuzen zuzen 545m ko desnibelarekin Jaizkibeleko tontorreraino igoaz. Nahiz eta ibilbidea gorabeheratsua eta gogor xamarra izan, hain da zoragarria, guztiz gomendagarria da edonorentzako ere. Behekaldean dituzue bidai hontan ateratako argazki eta irudi sorta bat.
Talaia ibilbidetik horrela ikusten da tontorra
Jaizkibel tontorretik ikusten diren irudiak
Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Talaia ibilbidea itsas ondotik joaten da unehoro
Anfibibioekin azterketak egiten ari dira Jaizkibel inguruan
Putzu horietako bat
Talaia bidean zehar
Ibilbidea gora beheratsua bezain polita da
Talaiako beste irudi batzuk
Talaia bidetik barrena
Bidean zehar Ainarra purpura (Erica cinerea) ere ugari ikusten da.
Talaia ibilbidea
Arrano sugejalea ere Jaizkibelen kumatzen da
Sorgin kontuak ere ez dira falta ibilbidean
Eguraldia ederrarekin bidaiaz goxatzen
Ur gezako errekaxto asko jeisten dira Jaizkibel menditik
Kaio hankahorien (Larus michahellis lusitanius) kolonia baten ondotik ere pasatzen da ibilbidea
Itsasoari begira adi adi egon ezgero Zangak ikustea ez da hain zaila.
Ubarroi mottodunak (Phalacrocorax aristotelis) ere kumatzen dira Jaizkibelen eta bertako labarretan bi urte lehenago Bizkaian eraztundutako Ubarroi mottodun bat ikusteko aukera izan genuen.
Itsas ondoraino ere iritxi dira Sai arreak (Gyps fulvus)
Belea (Corvus corone) ere itsas gainean
Euli txori grisa (Muscicapa striata) uda berrian etortzen da Jaizkibela
Bidean aurrera egin ahala irudi geologikoak zoragarriak dira, beheko irudi honetan irudi ikusgarriez gain kolore gorrixka horrek benetan berezi egiten du
Marraskilo polit honekin bidean egin genuen topo (Cepaea nemoralis)
(Carduus carlinoides)
Monumento megalitikoen garrantziaz ere mintzo dira bidean aurkitzen diren paneletan
Larreko behiak basati biurtuta dira Jaizkibel aldean.
Isats gorriek (Phoenicurus ochruros) gustoko dute hareharria beraien kabiak egiteko
Beheko landare hau ikusteko leku paregabea da itsasoaren lehen lerroa (Armeria euscadiensis)
Pitxartxar burubeltzak (Saxicola torquatus) kantari hartzen ginduzten uneoro
Itsasertzean zehar arrantzaleek egindako tramankuluak ikusten dira
Ur gezako putzuak ugari daude bidean zehar
Jaizkibelen sua ere behin baino gehiago eman zaio mendiari eta horrez gain inongo kontrolik gabe kanpotikan ekarritako Koniferak sartzen badira, beheko argazkian ikusten den bezalako itxura penagarria hartzen du inguruak
Ametza zuhaitza hareharriz osatutako lur pobretan hasten da eta Jaizkibel da horren lekuko
Ametz zuhaitz ederrak ikusten dira bidan zehar
Beste errekaxto bat bertan (lythrum salicaria) lore dotorea erdi erdian dela. Juantxo Unzuetak lagunduta atera degu landarearen izena.
Ardotxu (Amanita rubescens) Juantxo Unzuetak lagunduta atera degu perretxikoaren izena.
Txoka arrunta
Batzuetan sokari elduta ere ibili izan behar genuen
Berdantza horia (Emberiza citrinella) arrak ere kantaldi ederra eskeini zigun
Hareharrian sortutako irudiak benetan ikusgarriak izatn jarraitzen zuten
beste irudi bat
Beste irudi bat
Hemendik aurrera Jaizkibel tontorrera zuzen zuzenean igotzen hasi ginen
beste irudi bat
Muskerra (Podarcis hispanicus)
Goiko larreetan (Dactylorrhiza maculata) dexente ikusi genituen
Tontorrera iritxi berritan arnasa hartzen
Sobretxoa etxetxora botatzeko prestatzen
Donosti aldeko irudiak ere ederki ikusten ziren tontor aldetik
Uda txirta (Arthus trivialis) gure zain zegoen tontorrean
Uda txirta (Arthus trivialis)
Hainbesteko bueltaren ondoren gure Txiki txakurra lur jota bukatu zuen eta motxilan sartu beharrean aurkitu ginen
Pasai Donibanera iristean gure ibilbideari bukaera eman genion
No hay comentarios:
Publicar un comentario