sábado, 25 de junio de 2016

MENDIZORROTZ 416M, GIPUZKOA (2016ko ekainak 16)


Donosti-Mendizorrotz tontorra-Orio izan da burutu degun txangoa, denera 15 bat km inguruko ibilbide hontan euria lepo egin zigun eta beraz argazki asko ateratzeko ez zigun parada haundirik eman. Bide gehiena Santiago bidea jarraituz egiten den arren Mendizorrotz tontorrera inguratu ginenean bidea utzi eta gailurra egin genuen. Bide gehiena txabola etxe edo giza presentzi haundia dela egiten da eta alde horretatik, mendiak berezko duen lasaitasun hori aurkitzea kosta egiten da, gailur ingurua berriz antenaz josita egoteaz gain, ondoa jota dagoen jauregi baten antzekoa dago non ezinezkoa egin zitzaigun bertara igotzea.




Euritan blai  Mendizorrotz gailurrean

Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta

Zozoak guztora ibiltzen dira euritan.



Pena bada ere Igeldo mendia askotan ikusi degu sutan eta aurtengo neguan ere ahala ikusi degu tamalez. Behean ikusten da, sua eman zieten inguruetako bat

Ez bustitzeko kapak jantzi behar

Santiagoko bidean barrena Orioruntz

Itsasoa gertu dagoela eta behiez gain kaioak ere larrean ibiltzen dira. Euria egitean lurra asko goxatzen da eta xixareen atzetik ibiltzen dira batez ere.




Pintzanak ere kantari zeuden non nahi

Tontor txikiko tumuluak



 


Zapelaitzak nahiko lan zituen belearen erasoei ihesten

Eskoziako behiak ere iritxi dira Mendizorrotz ingurura

Orioruntz iristear dagoen Erromatar bidea benetan polita da.

Orio herria aurrez aurre degula, euria lepo egin zigun tramo hontan ere

Ibilbidea bukatzean Oriora iritxi ginen eta bertan zeuden kaioetako bat dezute beheko argazkikoa. Euria lepo ari zuela eman genion bukaera Txangoari.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...