Arrabio arrunta (Salamandra salamandra) baso hezeetako benetako altxorra da. Bere kolore hori eta beltzek erraz bereizten dute, eta defentsarako jariatzen dituen substantzia toxikoen berri ematen dute. Errekasto eta iturburu garbietara lotuta bizi da, eta ingurumenaren kalitate onaren adierazle bikaina da. Burunda mendilerroa da horren lekuko. Oraingo honetan bi ibilbide ezberdin egin genituen Burunda mendilerroan, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugari jarraituz. Lehenengo egunean Lizarrustitik abiatu eta Txaradigorri mendia igo genuen; bigarrenean, berriz, Etxegarate eta Altsasu arteko bidexka batetik abiatuta Balankaleku eta Intsusburu gailurrak kateatu genituen.
Mugarri zaharrez jositako mendilerro honek Nafarroa eta Gipuzkoa, bi lurraldeen arteko muga markatzen du hainbat kilometrotan.
Orkatz (Capreolus capreolus) batekin ere egin genuen topo
Ekialdera Txindoki mendia aurrez aurre ikusten da
Aralar eta Aizkorri lotzen dituen korridore ekologiko garrantzitsua osatzen dute mendi hauek, fauna eta floraren mugimendua ahalbidetuz bi naturgune handien artean.
Mendebal aldera berriz Aloña mendi eta Aizkorri ikusten dira
Lizarrusti aldean pagadi ikusgarriak dira nagusi. Baso trinko eta heze hauek paisaia berezia sortzen dute, urteko edozein sasoitan erakargarri suertatzen diren horietakoa.
Etxegarate eta Altsasu arteko isurialdean, aldiz, harizti ederrak dira protagonista, inguruneari nortasun desberdina emanez.
Bigarrengo ibilbidearen hasieran harizti ederrakin egin genuen topo
Basdo igel jauzkaria (Rana dalmatina)
Txaradigorriko monumentu megalitikoa trikuharri bat da, Lizarrustitik gertu dagoena. Historiaurreko hilobi monumentu bat da, tumulu batez estalia, eta inguru horretan dauden megalito multzo garrantzitsuenetako bat da.
Gailurretan trikuharriak daude, milaka urteko monumentu megalitiko hauek mendilerro honek historian zehar izan duen garrantziaren lekuko dira.
Txaradigorri gailurretik grabatutako irudia duzue hemen
Txaradigorri mendia egiteko osatu genuen ibilbidea duzue hemen
Mendi hauen gailurretan, interes historiko eta arkeologiko handia ezkutatzen da
Bi egunetan zehar baso ederrak, mugarri zaharrak eta aztarna megalitikoak ezagutzeko aukera izan genuen.
Ez dira mendirik ospetsuenak, baina Burunda mendilerroak altxor ugari gordetzen ditu, eta naturaz lasai gozatzeko toki aparta da.
Intsusburu eta Balankaleku mendiak egiteko osatu genuen ibilbide zirkularra
Euli txori beltz (Ficedula hypoleuca) dexente ikusi genituen pasean
Itsusburu gailurretik grabatutako irudiak
Pagoei perretxiko ugari itsasten zaizkie
Muñaan gainean ateratako argazkia
Ia Ibilbide guzia basoan barrena egiten da
Balankaleku gailurretik grabatutako irudiak
Txinbo kaskabeltz emea (Sylvia atricapilla)
Igartza gailurrean ateratako argazkia
Ote arrunta (Ulex europaeus) ez da batere ugaria
Intsusburu gailurrean Aizkorri mendia atzean dela
Hau masusta da, hau da, laharra (Rubus generokoa)
Bi bare estaltzen ari ziren. Erdian ikusten den masa zuri-urdinxka ugalketa-organoak dira, estalketa garaian kanporatzen dituztenak.
Txilarra Erica sp

























No hay comentarios:
Publicar un comentario